Herkules Calpe eta Abyla mendiak banatzen
Herkules Calpe eta Abyla mendiak banatzen (gaztelaniaz: Hércules separa los montes Calpe y Abyla) Francisco de Zurbarán margolariak 1634 urtean egindako margolana da, Pradoko Museoko 26. aretoan dagoena, Madrilen. Palacio del Buen Retiro jauregiko Errege Bildumaren parte da.
Herkules Calpe eta Abyla mendiak banatzen | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Francisco de Zurbarán |
Sorrera-urtea | 1634 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 136 () × 167 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P001241 |
Deskribapena aldatu
Margolan honetan Herkules greziar heroia ageri da bi labar banatzen. Zutik dago, biluzik, gorputza aurrerantz makurturik eta eskuetan metalezko pieza bana dituela, banatu nahi dituen arrokei itsatsita daudenak. Atzean itsasoa ere ikusten da harkaitz bien artean.
Gaia aldatu
Palacio del Buen Retiro jauregiko "Erresumen Aretoa" dekoratzeko serie mitologiko bat egiteko eskatu zioten Zurbarani eta honek Herkulesen hamabi lanak margotu zituen.[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Museo del Prado, ed. (2016ko ekainaren 28a). Hércules separa los montes Calpe y Abyla. .