Heriotzorri edo adelfa (Nerium oleander) Apozinazeoen familiako zuhaixka da. Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetan hazten da berez, baina eremu horretatik kanpora dauden lorategietan ere ikusten da landare apaingarri gisa.

Heriotzorri
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaGentianales
FamiliaApocynaceae
LeinuaNerieae
GeneroaNerium
Espeziea Nerium oleander

Deskribapena aldatu

Sasi modura hazten da eta 3-4 metrotako altuera har dezake. Erramuaren antzeko hosto berde gogorrak eta iraunkorrak izaten ditu, tamainaz harenak baino luzeagoak. Loreak, arrosa kolorekoak, zuriak, gorriak edo horiak izan ditzake, bost petalo txikikoak.

Toxikologia aldatu

Landare pozoitsua da. Zurtoinetan eta hostoetan bihotza gerarazten duen gai pozoitsu bat du.[1] Zaldiek, behiek, ardiek edo ahuntzek jaten dutenean beherakoak eta odoljarioak eragiten dizkie eta muturreko kasuetan heriotza ere ekar lezake, hortik landarearen euskarazko izena.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.