Heriotzaren eremua, 1953an Edouard Wyss-Dunant suitzar medikuak sortutako izendapena da. Honek 7.500 metroko garaieratik gora dagoen mendi eremua izendatzen du, garaiera horretan jada gizakia ezin daiteke bertako bizi baldintzetara egokitu eta bizirauteko denbora murritz batez bakarrik egon daiteke:

« Hemen denbora laburrez bakarrik egon daiteke, energia xahutze guztia ezin baidateke atseden denborarekin orekatu. »
Edouard Wyss-Dunant

Ondoren, jada mendizaletasun eta alpinismo arloan orokortu eta oso erabilia den izendapena bilakatu da, presio atmosferikoaren ondorioz gizakiak egun bakar batez biziraun dezaken garaiera handietako mendi eremuak izendatzeko erabilia da, arnas aparatuak behar adina oxigeno bereganatzea ezinezko egiten baitu, garaiera gaitza delakoa.

Adibidez, Zortzimilako baten gailurrera iristear dauden mendizaleak pausu bakar bat emateko bataz besteko 15 aldiz harnas hartu behar dute. Mendizaleek Everesteko gailurrera iristen diten egunean, 8-12 orduko ibilaldiaren ondoren, 12.000-15.000 kaloria artean gastatu ditzazkete. Hori gorputz batek egun arrunt batean gastatzen duena baino 8-10 aldiz gehiago litzateke.

Himalaiaz gain, munduan 7.500 metrotik behera heriotzaren eremuak dauzkaten beste zenbait mendi ere badaude, tartean Andeetako Aconcagua (6.962 metro), honetan ezaugarri horiek 6.000-6.500 metroko garaieran ematen baidira.

Kanpo estekak aldatu