Hereroa[1] bantu taldeko herria da, gaur egun 250.000 kide dituena. Gehienak Namibian bizi dira, eta gainerakoak Botswanan eta Angolan. Hereroera hizkuntzaz gain, Angolakoek portugesez badakite; Botswana eta Namibiakoek, ingelesez; eta Namibiakoek, afrikaansez ere bai.

Hereroak

XIX. mendeko hereroak
Biztanleak guztira
250.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Namibia
 Botswana
 Angola
Hizkuntza
Hereroera
Erlijioa
Animismo, kristautasun
Zerikusia duten beste giza taldeak
Bantu herriak

Historia aldatu

XVII. eta XVIII. mendeetan, hereroak ekialdetik egungo Namibiara migratu eta han abeltzain finkatu ziren. XIX. mendearen hasieran, Hegoafrikako nama herria —jadanik su-armak zituzten— haien lurraldeetan sartu ziren, merkatari zuriek eta misiolari alemaniarrek jarraituta. Hasiera batean, namak hereroak mugiarazten hasi ziren, baina geroago, bi herriak elkartu ziren.

XIX. mendearen amaieran, lehen kolono europarrak lurralde horretan sartzen eta finkatzen hasi ziren. Damaraland batik bat, kolono alemaniarrek hereroen lurrak lortu zituzten, baserriak eraiki nahian. Hori guztia alemaniar aginte koloniala izan zen. Hego-mendebaldeko Alemaniar Afrika izenpean kolonia bilakatu zen lurralde hori.

Handik gutxira, kolono alemaniarren eta abeltzain hereroen arteko liskarrak hasi ziren, batik bat ura eta lurra hartzeko eskubideen gainean, baita jatorrizko populazioaren diskriminazioarengatik ere.[2] Azkenean, 1904an, hereroak eta namak matxinatu ziren (Hereroen Gerrak). Nahiz eta hasieran arrakasta izan, Alemaniar Inperioak 15.000 gizonekin Lothar von Trotha buru zuen armada bidali zuen. Matxinada itzali zen, baina horren ondorioz 25.000 eta 100.000 herero artean (65.000 ziurrenik), 10.000 bat nama eta 1.749 alemaniar hil ziren.[3][4] Triskantzaren mendeurrenean, Heidemarie Wieczorek-Zeul Alemaniako Garapen eta Kooperazio ministroak barka zitzaten eskatu zien, alemaniarren izenean.

Erreferentziak aldatu

  1. Berria. Estilo Liburua. .
  2. Moses, A. Dirk. (2008). Empire, Colony, Genocide: Conquest, Occupation and Subaltern Resistance in World History. New York: Berghahn Books ISBN 978-1-84545-452-4..
  3. Schaller, Dominik J.. (2008). From Conquest to Genocide: Colonial Rule in German Southwest Africa and German East Africa. New York: Berghahn Books, 296 or. ISBN 1-8454-5452-9..
  4. Sara L. Friedrichsmeyer, Sara Lennox, and Susanne M. Zantop. (1998). The Imperialist Imagination: German Colonialism and Its Legacy. University of Michigan Press, 87 or. ISBN 978-0-47209-682-4..

Kanpo estekak aldatu