Herenio Etrusko, (latinez: Quintus Herennius Etruscus Messius Decius; 227251ko uztailaren 1) erromatar enperadorea izan zen, 251an, Dezio aitarekin batera. Hostiliano enperadorea haren anaia gazteena izan zen.

Herenio Etrusko


Erromatar enperadorea

251 - 251ko ekaina - Treboniano Galo, Hostiliano
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaPanonia, 227
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaRazgrad (en) Itzuli251ko uztailaren 1a (23/24 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaDezio
AmaHerennia Etruscilla
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBattle of Abritus (en) Itzuli

Herenio Panonian jaio zen, aitak kargu militarra zuela. Ama Herennia Cupressenia Etruscilla zuen, senatari mailako familia garrantzitsu bateko emakumea.

Herenio aitaren lagun ibili ohi zen. 248an, tribuno militarra izanda, Deziorekin batera joan zen Pakatianoren matxinada bertan behera uztera. Deziok misio hori burututakoan, bere burua izendatu zuen enperadore hurrengo urtean. Verona hiritik hurbil Deziok Filipo Arabiarra garaitu zuen. Herenio oinordeko izendatu zuen Deziok, eta princeps iuventutis (gaztaroko printzea) titulua eman zion. 251ko hasieran, Deziok enperadore ere izendatu zuen Herenio.

Godoak izan ziren Dezio eta Herenioren kezka nagusia agintaldi osoan. Kniva erregea godoekin alde egiten ari zela, eraso egin zieten erromatarrek. Knivak estrategikoki kokatu zituen tropak: talde txikietan banatuta, erromatarrak paduretara bota zituzten. Herenio batailaren hastapenean hil zen. Dezio bukaeran. Barbaroek hiltzen zituzten lehenengo enperadoreak izan ziren.

Bi enperadoreak hilda, soldaduek Treboniano Galo aldarrikatu zuten enperadore. Baina Erroman Hostilianok hartu zuen lekukoa. Nolanahi ere, Hostiliano berehala hil zen izurritea zela kausa.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herenio Etrusko Aldatu lotura Wikidatan