Herdoil (gaixotasuna)

Herdoila, gorrina edo ugerra onddoen Pucciniales ordenako espezieek sortutako gaixotasuna da. Lehen Uredinales zen ordena horren izena. Puccinia da onddoen talde horretako genero ezagunena. Belaunaldi-txandaketa berezi bat burutzen dute uda-esporen eta negu-esporen artean.

Herdoil (gaixotasuna)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
AzpierreinuaDikarya
KlaseaPucciniomycetes
Ordena Pucciniales
Datu orokorrak
GaixotasunaQ65157922 Itzuli

Herdoilak hainbat landare-espezie erasaten ditu, eta Euskal Herriko baratzeetan oso ezaguna da baratxuria eta porrua bezalako espeziak erasotzen dituelako ia urtero. Hostoak, zurtoinak, fruituak zein haziak erasan ditzake.

Eguraldi hezea dagoenean errazago agertzen da. Kolore horia, laranja edo arrea duen hauts itxura du, oilaur txikitxoz osaturikoa, eta hosto edo beste edozein azaleraren azpialdeetan garatzen da.

Familiak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herdoil (gaixotasuna)  
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Rusts