Herbert Biberman

Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari eta gidoilaria

Herbert J. Biberman (1900eko martxoaren 4a1971ko ekainaren 30a) Ameriketako Estatu Batuetako gidoilaria eta zinema-zuzendaria izan zen. Hollywoodeko Hamarretako bat izan zen. Meatzarien bizimoduaren eta langintzaren berri ematen duen Salt Of The Earth (1954) filma zuzendu zuen.

Herbert Biberman
Bizitza
JaiotzaFiladelfia1900eko martxoaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1971ko ekainaren 30a (71 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: hezurretako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Gale Sondergaard  (1930 -  1971)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta film-zuzendaria
KidetzaHollywoodeko Hamarrak

IMDB: nm0080868 Allocine: 1743 Allmovie: p81808 TCM: 15860 IBDB: 14189
Find a Grave: 6817557 Edit the value on Wikidata

Biberman Filadelfian, Pennsylvanian, jaio zen, Joseph and Eva Bibermanen seme. Haren anaia Edward Biberman margolari modernista izan zen. Biberman zerrenda beltzetan sartu aurretik film hauetarako gidoiak landu zituen: King of Chinatown (1939), When Tomorrow Comes (1939), Action in Arabia (1944), The Master Race (1944; berau zuzendu ere egin zuen), eta New Orleans (1947). 1930ean Gale Sondergaard aktorearekin ezkondu zen. 1971n, hezurretako minbiziak jota hil zen New Yorken.

Ekintza Antiamerikarren Batzordea, HUAC aldatu

Alemaniak Sobietar Batasuna inbaditu ostean, gerran sartzeko aldeko jarrera izan bazuen ere, ez zuen begiko Ameriketako Estatu Batuek Erresuma Batuari laguntza ematea "Lend-Lease" zeritzon legearen bitartez ("Mailegutza eta Errendamenduaren bitarteko legea"). Horrek FBIren susmoa piztu zuen, Biberman nazia ez ote zen errezeloa alegia. [1] 1947an Ekintza Antiamerikarren Batzordeak (HUAC: House Un-American Activities Commnitee) deklaratzera deitu, erantzunik eman ez eta sei hilabetean espetxean izan zen. Gerora Bibermanen lanerako aukerak zapuztuak geratu ziren. 1954an, ordea, Salt Of The Earth filma zuzendu zuen, meatzari batzuen bizimodu eta egindako grebari buruzko lana.


Filmografia aldatu

Urtea Filma Eginkizuna Oharrak
1935 Eight Bells Elkarrizketak
One-Way Ticket Zuzendaria
1936 Meet Nero Wolfe Zuzendaria
1939 King of Chinatown Gidoilaria
When Tomorrow Comes Gidoilaria (Ez da ageri kredituetan)
1944 Action in Arabia Gidoilaria
The Master Race Gidoilaria, Zuzendaria
Together Again Gidoilaria (story)
1946 Abilene Town Ekoizlea
1947 New Orleans Gidoilaria, ekoizlea
1950 The Hollywood Ten Biberman berori (Ez da ageri kredituetan)
1954 Salt of the Earth Zuzendaria
1969 Slaves Gidoilaria, Zuzendaria

Irakurgai osagarria aldatu

  • Caballero, Raymond. McCarthyism vs. Clinton Jencks. Norman: University of Oklahoma Press, 2019.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

  • [1] Herbert Biberman IBDM atarian].
  • [2] Herbert Biberman Internet Broadway Database atarian.
  • [3], "One of the Hollywood Ten" artikulua.