Herbehereen udalerrien batzea

XVII. mendetik hasita, Herbehereetako udalek aldaketa desberdinak jasan dituzte, gobernuak txikiegiak ziren herriak ingurukoei batzeko agindu eta udalerrien kopurua asko gutxitu da (batez ere XX. mendearen amaieratik aurrera). 2018ko urtarrilaren 1ean 383 udalerri zeuden herrialde osoan.

Herbehereetako udalerrien mapa 2018an.

Historia aldatu

1970eko hamarkadan Herbehereetako gobernuak udalerriei eskumen eta botere gehiago emateko asmoarekin, udalerri batek izan behar zituen gutxieneko zerbitzu eta biztanleak finkatu zituen. Zerbitzu horien artean, eskola, anbulategia eta bestelako azpiegiturak zeuden, eta udalerriek 5.000 biztanle baino gehiago behar izatea.

Irizpide horiekin, diru-sarrera nahikoa izango zuten udalerriak lortu nahi ziren, horrekin batera, udalerrien hazkunderako guneak izatea erraztuz herriak elkarrekin bat egitean. Horrez gain, gobernuak udalerriei botere gehiago emateaz gain, batzeko erabakia udalerrien eskuetan utzi nahi zen, eta nahiz eta gobernuak askotan batzera behartu, gehienetan batze horiek udalerrien borondatez egiten dira. Horrez gain, beste herrialdeetan gertatu ez bezala, Herbehereetan ez dira udalerri txikiak udalerri handiago bati batzen (Amsterdam edo Rotterdamek inguruko herri txikiagoak anexionatzea adibidez), gobernuak udalerri txikiak euren artean batu eta udalerri handiago bat sortzea nahi izan zuen.

1990eko hamarkadan udalerrien batzerako irizpideak eguneratu eta gutxieneko biztanle kopurua 25.000ra igo zen horrela aurrez izandako bat-egite prozesua azkartuz. Urtero Herbehereetako probintzia desberdinen beharrizanak aztertu eta gune jakin batzuetako udalerriak aztertu ondoren, probintzia horietan bat-egiteak bultzatzen dira.

Batzeak probintziaren arabera aldatu

1960ko hamarkadatik aurrera egindako batzeak honako eskualde eta probintzietan egin dira kronologikoki:

  • 1961 - Schouwen-Duiveland (Zeelanda)
  • 1966 - Goeree-Overflakkee (Hego Holanda); Walcheren (Zeelanda)
  • 1970 - Zeeuws-Vlaanderen & Hego Beveland (Zeelanda); Waterland (Ipar Holanda)
  • 1971 - Tholen (Zeelanda)
  • 1973 - Kop van Overijssel
  • 1974 - Zaanstreek (Ipar Holanda)
  • 1978 - Westelijke Betuwe (Gelderland)
  • 1979 - West-Friesland (Ipar Holanda)
  • 1980 - Voorne-Putten (Hego Holanda)
  • 1982 - Hego Limburg
  • 1984 - Provincie Friesland; Hoeksche Waard (Hego Holanda)
  • 1985 - Krimpenerwaard (Hego Holanda); Rijk van Nijmegen (Gelderland)
  • 1986 - Alblasserwaard eta Vijfheerenlanden (Hego Holanda)
  • 1989 - Westelijk deel Utrecht
  • 1990 - Groningen probintzia; Ipar Holanda
  • 1991 - Midden-Holland (Hego Holanda); Midden-Limburg
  • 1997 - Ipar Brabante probintzia; Zeelanda probintzia
  • 1998 - Drenthe probintzia
  • 1999 - Bommelerwaard (Gelderland)
  • 2001 - Overijssel probintzia; Haga eta Utrecht inguruetako udalerriak, Mendebaldeko Betuwe (Gelderland)
  • 2003 - Zeeuws-Vlaanderen
  • 2004 - Westland (Hego Holanda)
  • 2005 - Achterhoek & Liemers (Gelderland)
  • 2006 - Utrecht-eko Heuvelrug
  • 2007 - West-Friesland (Ipar Holanda), Erdialdeko Limburg
  • 2009 - Bloemendaal eta Kaag en Braassem
  • 2010 - Ipar eta erdialdeko Limburg eta Karibeko Herbehereak.
  • 2011 - Súdwest Fryslân, De Ronde Venen, Stichtse Vecht, Medemblik, Bodegraven-Reeuwijk, Oss eta Eijsden-Margraten.
  • 2012 - Hollands Kroon
  • 2013 - Goeree-Overflakkee, Molenwaard eta Schagen
  • 2014 - Alphen aan den Rijn, De Friese Meren, Heerenveen, Leeuwarden eta Súdwest Fryslân
  • 2015 - Alkmaar, Groesbeek, Krimpenerwaard, Nissewaard, Oss eta 's-Hertogenbosch
  • 2016 - Edam-Volendam eta Gooise Meren
  • 2017 - Meierijstad
  • 2018 - De Waadhoeke, Leeuwarden, Midden-Groningen, Súdwest-Fryslân, Westerwolde eta Zevenaar

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu