Sir Henry Rider Haggard (Norfolk, 1856ko ekainaren 22a - Londres, 1925eko maiatzaren 14a) idazle ingelesa izan zen, batik bat abentura nobela landu zuena.

Henry Rider Haggard

Bizitza
JaiotzaBradenham (en) Itzuli1856ko ekainaren 22a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1925eko maiatzaren 14a (68 urte)
Hobiratze lekuaChurch of St Mary, Ditchingham (en) Itzuli
Familia
AitaWilliam Meybohm Rider Haggard
AmaElla Doveton
Ezkontidea(k)Mariana Louisa Margitson (en) Itzuli  (1880ko abuztuaren 11 -  ezezaguna)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaIpswich School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea eta prosalaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakRobert Louis Stevenson
Genero artistikoafantasia
abenturazko fikzioa
historical prose literature (en) Itzuli
zientzia-fikzioa
abentura-nobela

IMDB: nm0353584 Allocine: 68278 Allmovie: p217384
Musicbrainz: 946c85ae-a881-4fc2-a601-b5680957b652 IMSLP: Category:Haggard,_Henry_Rider Find a Grave: 35548607 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Henry Rider Haggard Norfolken jaio zen, eta hamar nebarrebetan zortzigarrena izan zen. Aita abokatua zuen eta ama idazlea, poeta. Ikasketak egindakoan armadan sartzen saiatu zen, baino harako azterketa gainditu ez eta beste zeregin batzuetara jo behar izan zuen. Horrela gurasoek Londresera bidali zuten Erresuma Batuko Kanpo Harremanetarako Bulegoan sartzeko oposaketak presta zitzan, funtzionario bihurtzeko nonbait. Ez zuen plazarik lortuko[1].

Halarik ere aitak Afrikara bidean jarriko du Henry, Hegoafrikako Natal delako probintziara, hango administrazioan behar egiteko, soldata barik joanda ere. Garai horretan Erresuma Batuak Transvaaleko Errepublika bere egingo du, anexionatu egingo du eta han zen Haggard[2]. 1878an Transvaaleko auzitegian funtzinario lanpostua eskuratu zuen; aldi berean Lilith Jackson neska gaztea ezagutu zuen, eta, erabat maiteminduta, harekin ezkondu nahi du, dagoeneko soldatapeko langilea da eta. Horretarako Ingalaterra bueltatzea du gogoan. Aitak, ordea, Afrikan jarraitzeko esango dio, behintzat lanean nolabaiteko maila lortu arte. 1879an Lilith beste norbaitekin esposatu zela jakin zuen Henryk.

Henry Ingalaterrara joan zen aldi baterako eta Mariana Louisa Margitsonekin ezkondu zen, arreba baten laguna zen andrearekin. Afrikara joan ziren bizitzen eta gutxira euren seme Jock jaio zen; elgorriak jota hamar urte zituenean hilko zen umea. Senar-emazteek beste hiru alaba izan zituzten: Angela, Dorothy eta Lilias. Lilias gerora idazlea izango zen eta aitaren gaineko biografia bat ere osatu zuen (The Cloak That I Left).

Ingalaterrara aldatu ziren 1882an eta Norkfoleko konderriko Ditchingham herrira joan ziren bizitzera. Geroxeago Kessingland izango dute bizileku. Henryk abokatu ikasketei ekin zien, eta titulua lortutakoan praktika lanetan hasi zen, gogoz bestera-edo: denbora gehiena eleberriak idazten eman zuen. Afrikan emandako sasoiak eraginda, aurrez aurre ezagutu zituen abenturazaleak (Frederick Selous eta Frederick Russell Burnham esaterako)edota ikusi zituen bertako antzinako zibilizaioen aztarnak gogoan zer idatzi bazuen, eta modu horretan sortu zuen hainbat eleberritan agertuko den Allan Quatermain pertsonaia eta asmatu zituen berrorren abenturak.

Haggardek hiru liburu (The Wizard (1896), Elissa; the doom of Zimbabwe (1899), etaBlack Heart and White Heart; a Zulu idyll (1900), eskaini zizkion Frederick Russell Burnhamen alabari , Nada izeneko umeari, Bulawayon jaiotako lehen haur zuria. 1892koa da Haggarden Nada the Lily eleberria; haurraren gurasoek izen hori izan zuten gogoan alaba bataiatzeko. [3]

Haggardek arrakasta ezagutu eta handik gutxira gaztaroko lagun eta maitemin izan zen Lilith Jacksonen berri izan zuen. Senarrak laga zuen Lilith eta gaixo zegoen emakumea, larri antzean gainera. Gerorako biografia baten bidez jakin ahal izan denez, Henryk bere gain hartu zituen andra honek zor zituen medikuaren gastuak (D.S. Higginsek 1983an eman zuen Haggarden gaineko biografiak hala dio). Idazlea bizi bitartean halako konturik ez zen jakin.

Haggardek hainbat ardura izan zituen politikan, nekazaritza alorreko kontuetan jardun baitzuen gobernuak eratutako komisio jakinetan. Alderdi kontserbadorearen zerrendetan joan zen hautagai; aukeratua, ostera, ez.

Haggard Londresen hil zen 1925eko maiatzaren 14an.

Idazlea aldatu

Rider Haggarden eleberrietan britaniar kolonialismoaren aldeko jarrera eta jokamoldeak agerikoak badira ere, bitxia da idazleak herri natiboak maitatu izana eta eurekiko sinpatia agertzea. Afrikarrek sarri heroeien rola jokatu izan dute Haggarden testuetan, nahiz eta pertsonaia nagusiak europarrak izan. Horren adibide dugu Ignosi pertsonaiarena King Solomon's Mines eleberrian, narrazioan hiru protagonista europearren pare agertzen dena.

Haggarden lan irakurrien, bere garaian salduen eta gerora argitaratuen eta ingelesa ez den beste hizkuntzetara itzulienak hauexek dira: King Solomon's Mines, She, Ayesha (She eleberriaren jarraipena), Allan Quatermain (King Solomon's Mines lanaren segida), eta bikingoen gaian oinarritutako Eric Brighteyes. Egun ere Haggarden lanak irakurriak dira, ezin esan badugu ere bizi izan zen sasoian beste arrakasta dutenik. Garai hartako pentsalari handi Sigmund Freudek eta Carl Jungek Ayesha aipu izan zuten euren lanetan, emakumearen arketipotzat hartuta. Jungek esaten duenez Ayesha anima arketipoaren moldea da: horren arabera esan daiteke gizonen geneetako zenbait, gutxi badira ere, femeninoak direla. Bestetik, Allan Quatermain dagoke Indiana Jones (Raiders of the Lost Ark, the Temple of Doom eta Indiana Jones and the Last Crusade) zinemako pertsonaiaren sorreran. Bestetik Quatermain League of Extraordinary Gentlemen filmeko pertsonaietako bat da.

Afrikan bizi izandakoak gogoan giza arazo eta nekazaritza inguruko gaiak ere Haggarden kezka eta idazteko abiapuntu izan ziren.

Henry Rider Haggard euskaraz aldatu

1992an Elkar argitaletxeak Salomon erregearen meatzeak lana eman zuen argitara, Haggarden King Salomon's mines eleberriaren euskarazko bertsioa. Itzulpena Aintzane Ibarzabalek osatu zuen eta Branka sailean eskaini zuten (26. zenbakia). 299 orrialde ditu lan honek.

Bibliografia aldatu

  • Cetywayo and his White Neighbours; Remarks on Recent Events in Zululand, Natal, and the Transvaal (1882)
  • Dawn (1884)
  • The Witch's Head (1884)
  • King Solomon's Mines (1885. Euskarazko bertsioa hauxe da: Salomon erregearen meatzeak, Elkar, Donostia (1992). 299 orri. Itzultzailea: Aintzane Ibarzabal. Branka Saila (26. zenbakia). ISBN: 84-7917-241-X.
  • Hunter Quatermain's Story (1885)
  • Long Odds (1886)
  • She (1887)
  • Jess (1887)
  • Allan Quatermain (1887)
  • A Tale of Three Lions (1887)
  • Mr. Meeson's Will (1888)
  • Maiwa's Revenge (1888)
  • My Fellow Laborer and the Wreck of the Copeland (1888)
  • Colonel Quaritch, V.C. (1888)
  • Cleopatra (1889)
  • Allan's Wife (1889)
  • Beatrice (1890)
  • The World's Desire (1890), Andrew Lang idazlearekin batera idatzia.
  • Eric Brighteyes (1891)
  • Nada the Lilly (1892)
  • Montezuma's Daughter (1893)
  • The People of the Mist (1894)
  • Joan Haste (1895)
  • Heart of the World (1895)
  • Church and State (1895)
  • The Wizard (1896)
  • Doctor Therne (1898)
  • Swallow (1898)
  • A Farmer's Year (1899)
  • The Last Boer War (1899)
  • The Spring of Lion (1899)
  • Montezuma's Daughter (1899)
  • Elissa; the doom of Zimbabwe (1899)
  • Black Heart and White Heart; a Zulu idyll (1900)
  • The New South Africa (1900)
  • A Winter Pilgrimage (1901)
  • Lysbeth (1901)
  • Rural England (1902)
  • Pearl Maiden (1903)
  • Stella Fregelius (1904)
  • Brethren (1904)
  • The Poor and the Land (1905)
  • Ayesha, the Return of She (1905)
  • A Gardener's Year (1905)
  • Report of Salvation Army Colonies (1905)
  • The Way of the Spirit (1906)
  • Benita (1906)
  • Fair Margaret (1907)
  • The Ghost Kings (1908)
  • The Yellow God (1908)
  • The Lady of Blossholme (1909)
  • Queen Sheba's Ring (1910)
  • Regeneration: An account of the social work of the Salvation Army (1910)
  • Morning Star(1910)
  • Red Eve (1911)
  • The Mahatma and the Hare (1911)
  • Rural Denmark (1911)
  • Marie (1912)
  • Child of Storm (1913)
  • The Wanderer's Necklace (1914)
  • A call to Arms (1914)
  • Allan and The Holy Flower (1915)
  • After the War Settlement and Employment of Ex-Service Men (1916)
  • The Ivory Child (1916)
  • Finished (1917)
  • Love Eternal (1918)
  • Moon of Israel (1918)
  • When the World Shook (1919)
  • The Ancient Allan (1920)
  • Smith and the Pharaohs (1920)
  • She and Allan (1921)
  • The Virgin of the Sun (1922)
  • Wisdom's Daughter (1923)
  • Heu-Heu (1924)
  • Queen of the Dawn (1925)
  • The Days of my Life: An autobiography of Sir H. Rider Haggard (1926)
  • Treasure of the Lake (1926)
  • Allan and the Ice Gods (1927)
  • Mary of Marion Isle (1929)
  • Belshazzar (1930)

Haggard eta zinema aldatu

 

Haggarden lan askok zinemarako bidea hartu dute, eta horietako egokitzapen asko idazlea bizirik zegoela burutu ziren. Haren arrakastaren ideia bat ematen du horrek.

  • La Danse du feu or La Calonne de feu. Georges Mélièsek 1899an zuzendutako minutu bat dirauen film mutua da eta She eleberriko pasarte baten antzezpena da. Jeanne de Alcy aktoreak Ayesharen rola bete zuen.
  • She. 1908. Zuzendaria: Edwin S. Porter. Produkzio-etxea: Edison Studio. Antzezleak: Florence Auer (She) eta William V. Ranous (Leo Vincey). Bertsio hau galdutzat jo da.
  • She. 1911ko filma. Zuzendariak: T. Marston eta George O. Nicholls. Produkzio-etxea: Thanhouser. Hogei minutuko bertsio nonetan antzezleak hauexek dira: James Cruze (Leo Vincey) eta Marguerite Snow (She).
  • Mr. Meeson's Will. 1915ko film mutua. Zuzendaria: Frederick R. Sullivan. Antzezleak: Florence LaBadie (Augusta Smithers), Justus D. Barnes (Mr. Meeson), eta Bert Delany (Eustace Meeson). Idazlearen 1888ko eleberria egokitu zuten, Haggarden hilketak gaitzat duen nobela bakarra: Mr. Meeson's Will.
  • She. 1916. Erresuma Batuan eginiko film mutua. Zuzendariak: William G. Barker eta H. Lisle Locoque. antzezleak: J. Hastings Batson (Billali), Jack Denton (Job), Blanche Forsythe (Ustane), Henry Victor (Leo Vincey) eta Alice Delysia (She).
  • The Grasp of Greed. 1916ko film mutua. Zuzendaria: Joseph de Grasse. Aurreko filmak legez beronek ere Mr. Meeson's Will lana du abiapuntu. Antzezleak: C. Normand Hammond (John Meeson), Jay Belasco (Eustace Meeson), Louise Lovely (Alice Gordon), Lon Chaney (Jimmy) eta Gretchen Lederer (Lady Holmhurst).
  • Heart and Soul. 1917ko film mutua. Zuzendaria: J. Gordon Edwards. Haggarden Jess eleberria (1887) da oinarria. Antzezleak: Theda Bera (Jess), Margaret Lairce (Jess gaztetxoa), Harry S. Hilliard (Neil kapitaina), Edwin Holt, Clair Whitney eta Walter Law. Eleberrian ageri den Afrika, zinemarako bertsioan Hawaii da (filmaketa Floridan osatu zuten). Ez da kopiarik gorde.
  • Dawn. 1917ko film mutua. Zuzendaria: Horace Lisle Locoque. Antzezleak: Mildred Carr (Karina), Hubert Carter (Devil Caresfoot), Madeline Seymour (Angela Caresfoot), Edward Combermere, R. Heaton Grey, Annie Esmond, Frank Harris eta George Snazzelle. Filmaren kopia bat gorde da (Netherlands Film Museum, Amsterdam).
  • She. 1917. Produkzio-etxea:Fox. Zuzendaria: Kenean Buel. Antzezleak: Valeska Suratt (She) eta Ben Taggart (Leo Vincey). Zoritxarrez bertsio hau galdu egin da.
  • King Solomon's Mines. 1918ko filma. Zuzendaria: H. Lisle Lucoque. Antzezleak: Albert "Hal" Lawrence (Allan Quatermain), H. J. Hamlin (Curtis), Ray Brown (Commander Good), Edna Joyce (Sabako erregina), Vivien Talleur (Gagool), Umpikayiboni (Umbopa) eta Bertie Gordon (Foulata). Filmaren kopia gordetzen dute Hegoafrikako filmategian.
  • Allan Quatermain. 1919ko film mutua, 1887ko izen bereko eleberria abiapuntu duena. Zuzendaria: H. Lisle Lucoque. Antzezleak: Hal Lawrence (Allan), Mabel May (Nylephtha), Elise Hamilton (Sorais), Halford Hamlin (Henry Curtis), Ray Brown (John Good), Umpikayiboni (Umslopogaas). Produkzio-etxea: South African Film Productions, Ltd. Rider Haggardek filmaren emanaldi pribatu bat ikusi zuen eta honako iruzkina idatzi zuen bere egunerokoan: "Ez da benetan txarra, baina hobe zitekeen".
  • Beatrice. 1920ko filma. Zuzendaria: Herbert Brenon. Haggarden 1890ko eleberria da oinarria. Produkzio-etxea: Unione Cinematografica Italiana. Antzezleak: Marie Doro (Beatrice), Sandro Salvini Geoffrey (Bingham). 1921ean estreinatu zen Amerikako Estatu Batuetan The Stronger Passion izenpean. Haggardek, nahiz eta Marie Doro aktorearen edertasuna goraipatu, ez zuen oso gustuko izan egindako adaptazioa.
  • Moon of Israel. 1924, Austria / Erresuma Batua. Film mutua. Zuzendaria: Michael Curtis. Antzezleak: Maria Corda (Merapi), Adelkqui Miller (Seti), eta Henry Mar (Moses). Produkzio-etxea: Sascha Films Stoll Pictures konpainiarako. Izen hauek ere izan zituen: Die Sklavenkoenigin (Austria eta Alemanian), eta The Slave Queen. Haggardek 1918an argitaratutako izen bereko eleberriaan dago oinarrituta. Idazleak berak elkarrizketen idaz-prozesuan parte hartu zuen; gerora testu hauek alemanierara bihurtu zituzten filmatzea errazteko. Ostera ere ingelesera ekarri zituztenean anglosajiar merkatuan zabaltzeko, berritzulpen horietako batzuk ez dute zerikusirik jatorrizkoekin. Idazleak beree egunerokoetan idazti zuen denboratxoa eman behar izan zuela azken bertsioa zuzentzen. ameriketako Estatu Batuetan estreinatu zenean Cecil B. DeMilleren The Ten Commanments filmarekin egin zuen topo, izaeraz eta gaiaren aldetik ere antzeko filma zena. Haggardek ohartzen duenez Ingalaterran zabaldu zenean zentsoreek esku hartu zuten eta hainbat eszena ezabatu. Rider kexu agertu zen: Bai garela fariseu eta zuriak hemen Ingalaterran!
  • She edo Mirakel der Liebe. 1925eko Erresuma Batu eta Alemaniaren arteko ekoizpena. Zuzendariak: Leander de Cordova eta G. B. Samuelson. Antzezleak: Betty Blythe (She-Who-Must-Be-Obeyed), Carlyle Blackwell (Leo Vincey), Mary Odette (Ustane), Henry George (Horace Holly), Jerrold Robertshaw (Billali) eta Alexander Butler (Mahomet). Itxura baten testuak edo kreditoak Rider Haggardek berak idatzi zituen.
  • She . 1935ko RKO produkzio-etxeak sortutako filma. 95 minutu. Ekoizlea: Merian C. Cooper. Zuzendariak: Irving Pichel eta Lansing C. Holden. Gidoia: Ruth Rose. Musika: Max Steiner. Antzezleak: Helen Gahahan (She-Who-Who-Must-Be-Obeyed), Randolph Scott (Leo Vincey), Helen Mack (Tanya Dugmore), Nigel Bruce (Archibald Holly), eta Noble Johnson (Amahagger tribuko nagusia). Jatorrizko eleberriko Afrikako paiasaiak Antartikara jotzen dute film honetan, hantxe topatuko baitute She. Oscar sari bat jaso zuen, koreografia onena saritzen zuena hain zuzen ere. Lan honen diseinua oso goraipatua izan da. Steven Spielbergen Indiana Jones & The Temple of Doom filmeko hainbat eszena aurreko pelikula honetan dute jatorri. Helen Gahahan aktore eta abeslariak ez zuen sekula film gehiago egin; gerora kongresurako diputatu aukeratu zuten.
  • She. 1964. Produkzio-etxea: Hammer Films. Zuzendaria: Robert Day. Antzezleak: Ursula Andress (She), Peter Cushing (Holly), John Richardson (Leo Vincey), Bernard Cribbens (Job) eta Christopher Lee (Billali). Andress andrearen pertsonaia bertsio honetan erotiko xamar itxuratu zuten, eta askok hor ikusi zuen produktuaren xarma.
  • King Solomon's Mines. 1937ko uztailean estreinatutako filma. Zuzendaria: Robert Stevenson. Antzezleak: Sir Cedrick Hardwicke (Allan Quatermain), John Loder (Sir Henry Curtis), Roland Young (Commander Good), Paul Robeson (Umbopa), Sidney Fairbrother (Gagool), Anna Lee (Kathy O'Brien). Efektu berezi zainduak, zuri-beltzezko argazki txukuna, film hau ordura arte Haggarden testuaren gainean egindako bertsio onena izan zen. Produkzio-etxea: Gaumont British Corporation. Ekoizlea: Michael Balcon.
  • King Solomon's Mines. 1950. Zuzendariak: Compton Bennett eta Andrew Morton. Antzezleak: Stewart Granger (Quatermain), Deborah Kerr (Elizabeth O'Brien). Oscar sarietarako hiru izendapen izan zituen eta bi jaso (argazkia eta muntaia). Kritikarien arabera eleberriaren zinemarako egokitzapen onena da.
  • Malika Salome. 1953ko filma. She testuaren gainean Indian sortutako filma. Zuzendaria: Mohammed Hussein. Antzezleak: Krishna Rumari (Ustane), Rupa Varman (Ayesha) eta Karman (Leo).
  • King Solomon's Mines. 1985. Richard Chamberlain eta Sharon Stone bildu zituen bertsio hau eleberriaren inguruan egin den txarrenetakoa da.
  • Allan Quatermain and the Lost City of Gold. 1987. Filma hau 1985eko Salomon erregearen meategiak bertsioaren jarraipena da. Honetan ere antzezleak Sharon Stone eta Richard Chamberlain dira. Kritikak oso txarto hartu zuen.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Butts, Dennis; H. Rider Haggard. «Introduction and Chronology» in Dennis Butts King Solomon’s Mines. Oxford University Press, vii-xxviii or..
  2. Pakenham, T. (1992) The Scramble for Africa: White Man's Conquest of the Dark Continent from 1876-1912, Avon Books, New York. ISBN-10 0380719991.
  3. (Ingelesez) Haggard, H. Rider. (txt) The Days of My Life Volume II. (Noiz kontsultatua: 2006-12-17).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Rider Haggard