Henrike VIII.a Ingalaterrakoa

Henrike VIII.a Ingalaterrakoa (Greenwich jauregia, Greenwich, 1491ko ekainaren 28a - Whitehall jauregia, Londres, 1547ko urtarrilaren 28a) 1509-1547 bitarteko urteetan Ingalaterrako erregea izan zen; horrezaz gain, 1509–1541 bitartean Irlandako jauna, eta 1541–1547 bitartean Irlandako erregea ere izan zen.

Henrike VIII.a Ingalaterrakoa

Irlandako monarka

1542ko ekainaren 18a - 1547ko urtarrilaren 28a (egutegi gregorianoa)
Henrike VII.a Ingalaterrakoa - Eduardo VI.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako monarka

1509ko apirilaren 21a - 1547ko urtarrilaren 28a
Henrike VII.a Ingalaterrakoa - Eduardo VI.a Ingalaterrakoa
Lord of Ireland (en) Itzuli

1509 - 1542
Earl of Chester (en) Itzuli

1503ko otsaila - 1509ko apirilaren 21a

Galesko printze

1503ko otsaila - 1509ko apirilaren 21a
Kornuallesko duke

1502ko urria - 1509ko apirilaren 21a

Yorkeko Dukea

1494ko urriaren 31 - 1504ko otsailaren 18a
Earl Marshal (en) Itzuli

1494 -
Lord Warden of the Marches (en) Itzuli

1494 -
Lord Lieutenant of Ireland (en) Itzuli

1494 -
Lord Warden of the Cinque Ports (en) Itzuli

1493 -
Bizitza
JaiotzaPalace of Placentia (en) Itzuli1491ko ekainaren 28a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaWhitehall jauregia1547ko urtarrilaren 28a (55 urte)
Hobiratze lekuaSt George's Chapel, Windsor (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: zahartzaroa
Familia
AitaHenrike VII.a Ingalaterrakoa
AmaElisabet Yorkekoa
Ezkontidea(k)Katalina Aragoikoa  (1509ko ekainaren 11 -  1533ko maiatzaren 23a)
Ana Bolena  (1533ko urtarrilaren 25a -  1536ko maiatzaren 17a)
Joana Seymour  (1536ko maiatzaren 30a -  1537ko urriaren 24a)
Ana Cleveskoa  (1540ko urtarrilaren 6a -  1540ko uztailaren 9a)
Katalina Howard  (1540ko uztailaren 28a -  1542ko otsailaren 13a)
Katalina Parr  (1543ko uztailaren 12a -  1547ko urtarrilaren 28a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaTudor etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
italiera
frantsesa
latina
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta musikagilea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa
Eliza latinoa

IMDB: nm3430975 Musicbrainz: 78b3e75a-e409-4018-92f8-2ad8b9afede9 Songkick: 1281394 Discogs: 833096 IMSLP: Category:Henry_VIII Find a Grave: 473 Edit the value on Wikidata

Errenazimentuaren garaiko errege nagusietako bat izan zen. Kanpoko politikan, Frantzisko I.a Frantziakoa eta Karlos V.a Espainia eta Germaniakoarekiko orekari eusten jakin zuen, hitzarmen politika azkar bati esker. Hala ere, sei aldiz ezkondu zelako eta Ingalaterrako Eliza Erromatar Eliza Katolikotik bereizi zuelako da, batez ere, ezaguna.

Bizitza aldatu

Londres inguruko Greenwich herrian jaio zen, 1491ko ekainaren 28an. Henrike VII.a eta Elisabet Yorkekoaren bigarren semea izan zen. 1502an, Arturo, anaia zaharrena hil ostean, Ingalaterrako erregegai bilakatu zen. 1509an Henrike VII.a hil zen, eta Henrikek Ingalaterrako tronua jarauntsi zuen[1].

1509ko ekainaren 11n, koroatu baino aste batzuk lehenago, Arturoren alarguna Katalina Aragoikoarekin ezkondu zen. Sei seme-alaba izan zituzten, baina Maria Tudor ez beste guztiak haurtzaroan hil ziren. Katalina Espainiako Errege-erregina Katolikoen alaba zen, Karlos V.a enperadorearen izeba, eta ezkontza hark indartu egin zuen Ingalaterrako erregeak Frantziaren aurka egiten ari zen politika[2]. 1513an, Guinegatteko guduan, frantsesak mendean hartu zituen.

 
Ana Bolena, Henrike VIII.aren bigarren emaztea.

Baina 1525ean frantziarrek porrot gogorra jaso zuten Paviako guduan. Ondorioz, Karlos V.aren botereak hazten jarraitu zuen eta mehatxu bihurtu zen Ingalaterrako erregearentzat. Henrike VIII.a Frantziarekin aliatu zen orduan. Arrazoi politikoak eta pertsonalak, bietakoak nahasi ziren erregearengan, garai hartan guztiz maitemindurik baitzegoen Ana Bolena izeneko gorteko damaz. Katalina Aragoikoak alaba bakarra eman zionez gero, Henrikek dibortzioa eskatu zion Klemente VII.a aita santuari. Espainiako koroarekin nahiz enperadorearekin zeukan lotura etengo zuen horrela eta, bide batez, Ana Bolenarekin ezkonduko zen. 1530eko uztailaren 15ean gutuna bidali zuten erregea banantzeko baimena eskatuz, 85 pare britainiarrek sinatuta. Baina Klemente VII.a aita santuak uko egin zion Henrike eta Katalinaren arteko ezkontza baliogabetzeari[2]. 1532an, Thomas Cranmer eta Thomas Wolsey artzapezpikuen adostasunez, ezkontza hautsi eta Erromarekiko banakuntza aldarrikatu zuen Henrike VIII.ak. Eliza Anglikanoa sortu zuen eta haren buru bihurtu zen (1534).

Eliza berri hark, ordea, Erreforma protestantea kondenatu eta dogma katolikoaren barnean iraun zuen (Sei artikuluen estatutua, 1539). Aita santuaren aldekoek, hala ere, jazarpen bortitza jasan behar izan zuten: erlijio ordenak sakabanatu egin ziren, katolikoak preso hartu eta hil egin zituzten (Thomas More 1535. urtean hil zuten) eta gupida gabe zapaldu ziren neurri haien aurka bideratu ziren ekintza guztiak (Graziazko Erromesaldia, 1536).

Ana Bolena hiltzera eraman ondoren, beste lau emazte izan zituen: erditzen ari zela hil zen Joana Seymour; Ana Cleveskoa, zapuztu zuena; Katalina Howard, hiltzera kondenatua; eta Katalina Parr.

Kanpoko politika orekatsua egin zuen, itsas armada sortu zuen eta Ingalaterra itsas potentzia bihurtu zen. 1535. urtean Galesko herria beretu zuen, baina ezin izan zuen Eskoziako Erresumaz jabetu. 1541ean Irlandako errege izendatu zuen bere burua.

Westminsterren hil zen, 1547ko urtarrilaren 28an.

Erreferentziak aldatu

  1. Enrique VIII de Inglaterra Biografiasyvidas.com
  2. a b Nagore IRAZUSTABARRENA: Dibortzioa ala zisma Argia.eus. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentziarekin argitaratua

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Henrike VII.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako eta Irlandako erregea.
1509ko apirilaren 21a1547ko urtarrilaren 28a
Ondorengoa
Eduardo VI.a Ingalaterrakoa