Henri Dutilleux

musikagile frantziarra

Henri Dutilleux (Angers, 1916ko urtarrilaren 22a - Paris, 2013ko maiatzaren 22a) frantses musikagilea izan zen.

Henri Dutilleux
Henri Dutilleux (ezkerrean) 2004an. Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHenri Paul Julien Dutilleux
JaiotzaAngers1916ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 4. barrutia eta Paris2013ko maiatzaren 22a (97 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Geneviève Joy (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Regional Conservatoire of Douai (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Noël Gallon
Maurice Emmanuel
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikologoa eta soinu banda konpositorea
Enplegatzailea(k)Parisko Kontserbatorioa
École Normale de Musique de Paris Alfred Cortot (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakClaude Debussy
KidetzaRoyal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Itzuli
Bavariako Arte Ederren Akademka
Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) Itzuli
Mugimenduamusika klasikoa
Genero artistikoasinfonia
DiskoetxeaECM Records (en) Itzuli

mac-texier.ircam.fr…
IMDB: nm0244791 Spotify: 3A5qNDgaeTFBD5pDxSvlJ0 Musicbrainz: ee79471f-3ae5-426e-a469-d9f2aa312986 Songkick: 325574 Discogs: 925731 Allmusic: mn0001376876 Edit the value on Wikidata

Parisko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1938an Erromako Sari Nagusia irabazi zuen L'Anneau du roi kantatarekin. Kantu-irakaslea izan zen Operan (1942), eta Frantziako Irratiko musika-sorkuntza zerbitzuko zuzendaria 1945 eta 1963 bitartean. Konposizio-eskolak eman zituen Eccleko Musika Eskolan (1961) eta Parisko Kontserbatorioan (1970). Halaber, Kontserbatorioko Kontseilu Goreneko kide izan zen. Bere belaunaldiko musikari onenetakotzat daukate. Lehen lanetan nabarmena du hainbat musikariren eragina, Ravelena besteak beste, eta horregatik bere lehenbiziko obra gehienak desegin zituen. Lehenengo lanen artean aipagarriak dira, besteak beste, Sonatina (1942), txirula eta pianorako, Danse fantastique (1942, Dantza fantastikoa), orkestrarako, eta Sonata, pianorako (1947), urte horietako lanik aipagarrienetako bat. Nazioarteko ospea, baina, Lehen Sinfonia (1950) obrak eman zion. Lehen obra arrakastatsu hura Le double (1959, Bikoitza) obrarekin berretsi zuen, hamabi musika-tresnaren eta orkestraren arteko elkarrizketa moduko batekin alegia. Urte batzuk geroago Cleveland Orchestrak Las Métboles (1964) obra enkargatu zion eta hurrengo urtean estreinatu zuen. 1967an Musika Sari Nazional Nagusia eman zioten, eta bi urte geroago, M. Rostropovitxen enkarguz, Tout un monde lointain (1968-1970, Urrutiko mundu oso bat) egin zuen. 1972an Koussevitski Fundazioak Ainsi la nuit (1976) harirako kuartetoa eskatu zion. 2003. urtean, Berlineko Orkestra Filarmonikoak eskatuta, Correspondances konposatu zuen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Dutilleux