Hendaiako kantonamendua
Hendaiako kantonamendua Lapurdiko administrazio zatiketa edo eskualde bat da, hiriburu Hendaia duena. Kostaldean dago, eta mugakide da Gipuzkoarekin. Bidasoaldea mugaz gaindiko eskualdea osatzen du, Hondarribiarekin eta Irunekin batera.
Hendaiako kantonamendua | |
---|---|
Frantzia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Barruti | Baionako barrutia |
Hiriburua | Hendaia |
Zatiketa | |
Deuseztapen data | 2015eko martxoaren 21a |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′56″N 1°43′16″W / 43.3655°N 1.721°W |
Azalera | 77 km² |
Demografia |
77 km² eta 32.900 biztanle ditu[1], lau udalerritan banatuta.
Udalerriak aldatu
Historia aldatu
Kantonamendua 1973an antolatu zuten. Ordura arte udalerriak Donibane Lohitzuneko kantonamendukoak ziren. Lehen hauteskundeak 1976an egin ziren.
Ordezkarien zerrenda aldatu
Urtea | Izena |
---|---|
1976 | Jean Poulou (karguan hila, 1981ean) |
1981 | Daniel Poulou (aurrekoaren semea) |
1982 | Daniel Poulou |
1988 | Raphaël Lassallette |
1994 | Raphaël Lassallette |
2001 | Daniel Poulou |
2008 | José-Louis Ecenarro |