Henar Álvarez

madrildar kazetaria, umorista, gidoilaria eta zuzendaria

Henar Álvarez Díaz (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1984ko irailaren 15a) madrildar kazetaria, umorista, gidoilaria eta zuzendaria da. Laguntzaile lanetan jardun du Estirando el chicle podcastean eta SER irratiko Buenismo bien irratsaioan. Gidoilariaeta laguntzailea izan zen Movistar+ plataformako #0n Las que faltaban saioan.[1][2]

Henar Álvarez

Bizitza
JaiotzaMadril1984ko irailaren 15a (39 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaJuan Carlos Erregea Unibertsitatea lizentzia : Ikus-entzunezko komunikazio
Alcaláko Unibertsitatea master : Komunikazio
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)SER

IMDB: nm5962462 Twitter: henarconh Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Juan Carlos Erregea Unibertsitatean (URJC), eta 2007an lizentziatu zen. Ondoren, Komunikazio Integraleko Masterra egin zuen Alcalako Unibertsitatean, eta 2009an amaitu zuen.

Lan ibilbidea aldatu

2013. urtean, Días de cine saioaren aurkezle lanetan hasi zen, Televisión Españolako La 2 kateak emana, Cayetana Guillén Cuervo aktorea 2011n atera ondoren.[3][4][5][6] Hala ere, 2014. urteko emanaldiaren amaieran, Elena Sánchez kazetariak ordezkatu zuen Alvarez, aurreko urteetan TVE La 1 Corazón saioa aurkeztu zuenak.[7]

2014. urtean, Álvarez eta bere blogari-taldea izan ziren X. Bitakora saria irabazi zutenak, La culpa es del script, zinemako eta telebistako blog onenari emana.[8][9][10][11][12] Sari hori urtero ematen du RTVEk 2003az geroztik, beste erakunde batzuekin batera, hala nola La Casa Encendida, ADman Media, ALSA, ESET, Repsol eta Guía Repsol, HotelsCombined, interQué, Strato eta AgoraNews, hainbat kategoriatako blogen egile hispaniar nagusiak aintzatestu ditu.[13]

2018ko udan, Álvarezek Tramas maestras en la Cadena SER programa feminista zuzendu eta aurkeztu zuen Leticia Dolera zinema-zuzendariarekin eta Pilar de Francisco umoristarekin batera. Saio horretan zinemagintzaren barruan emakumeak nahiaren objektu gisa duen irudia aztertzen zen.[14] Prisaren apustu horrek tarte bat eskaintzen zien entzuleei, “zinemak eta telesailek kontakizun sozialean umoretik eta genero-ikuspegitik duten eraginari” buruz ikasteko.[15][16] Lehen saioa, 2018ko ekainaren 8an entzun eta streaming bidez ikusi ahal izan zena, biralizatu egin zen eta YouTuben 20.000 erreprodukzio baino gehiago lortu zituen ordu gutxitan.[17]

2018ko ekainean, Buenismo Bien SER irratsaioa aurkezten hasi zen, Manuel Burque aktorearekin eta Quique Peinado kazetariarekin batera. 2019ko abendura arte, Movistar+-en #0. kanalean emititutako Las que faltaban saioaren gidoilaria izan zen. Halaber, Hoy por hoy 2019ko martxora arte, eta Likes, berriz, 'Femina Cine' saila, non emakumeak zinemaren historian zituen estereotipoak aztertzen zituen.[18] 2019ko martxora arte, kolunnista gisa ere parte hartu zuen El Confidencial egunkariko Vanitis estiloko sekzioan Con dos ovarios blog feministan.[19][20]

2019ko martxoan, Andreu Buenafuentek gidatutako Late motiv saioan hasi zen bakarrizketa-lanetan eta Bob Pop, Quique Peinado edo Leticia Dolera bezalako pertsonen laudorioak jaso zituen. Bideoa biralizatu egin zen, eta Álvarez Espainiako emakumeen umorearen ahots ikusgarrienetako bat bihurtu zen.[21][22] Urte horretako abuztuan, IKEA altzari-enpresa suediarrarentzako spot baten protagonista izan zen, Óscar Broc tuiteroarekin batera. Merkaturatu berri zen katalogoko orrialde deigarrienetako batzuk erakutsi zizkiguten biek.[23]

2020an, Alvarezek, Ana Müshell ilustratzailearekin batera, La mala leche izeneko eleberri grafikoa argitaratu zuen, amatasuna eta sexualitatea ikuspegi feministatik landuz.[24] Azaroaren 17an, liburua salgai jarri zen egun berean, Sekuoya Studios-ek iragarri zuen komikiaren eskubideak eskuratu zituela ordu-erdiko kapitulu batzuetara egokitzeko.[25][26]

Lana aldatu

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2014. urteanX. Bitakora saria, La culpa es del script blogari taldeko partaide zela, zinemako eta telebistako blog onenarengatik.[8][9][10]

Erreferentziak aldatu

  1. «Las que faltaban - Movistar+» www.movistarplus.es.
  2. vertele.eldiario.es. (24 de septiembre de 2019). «'Las que faltaban' vuelven el 6 de octubre con altas, bajas y cambio de día» vertele.
  3. Barcelona, INÉS ÁLVAREZ /. (2 de julio de 2014). «Henar Álvarez: «A los 16 años veía 'Días de cine' tomando notas»» elperiodico.
  4. «Henar Álvarez, el nuevo rostro de «Días de cine»» abc 18 de septiembre de 2013.
  5. Press, Europa. (4 de junio de 2014). «'Días de cine' cumple este jueves 1.000 programas en TVE» www.europapress.es.
  6. RTVE.es. (18 de septiembre de 2014). «Días de cine: dos décadas con un reparto de lujo» RTVE.es.
  7. Morales, Fernando. (16 de septiembre de 2014). ‘Días de cine’ vuelve con nuevos aires. ISSN 1134-6582..
  8. a b La culpa es del script, Mejor Blog de Cine y TV 2014. Entrega Dani Seseña. .
  9. a b «Ganadores de los Premios Bitácoras 2014 - Premios Bitacoras.com» blog.rtve.es 21 de noviembre de 2014.
  10. a b «Fallados los Premios Bitácoras 2014» Microsiervos.
  11. Press, Europa. (22 de noviembre de 2014). «El Rubius y el Twitter de la Policía triunfan en los premios Bitácora» www.europapress.es.
  12. «Entrevistas a los ganadores de los X Premios Bitácoras | Agoranews» agoranews.es.
  13. «Premios Bitacoras.com 2015 - Premios Bitacoras.com» blog.rtve.es 29 de agosto de 2012.
  14. SER, Cadena. «Tramas maestras, con Leticia Dolera» Cadena SER.
  15. prnoticias, redacción. «El feminismo desembarca en la Cadena SER de la mano de Leticia Dolera y María Guerra» prnoticias.com.
  16. «8 podcasts feministas llenos de humor y activismo» La Vanguardia 25 de junio de 2018.
  17. Tramas Maestras | 1x01 | Objeto de Deseo. .
  18. «FeminaCine» Henar Álvarez 18 de diciembre de 2017.
  19. S.L, Titania Cía Editorial. «Henar Álvarez. No hay nada más femenino que acudir a la huelga del 8-M» El Confidencial.
  20. S.L, Titania Cía Editorial. «Henar Álvarez. No hay nada más femenino que acudir a la huelga del 8-M» El Confidencial.
  21. vertele.eldiario.es. (26 de marzo de 2019). «El aplaudido estreno de Henar Álvarez como monologuista en 'Late Motiv': "Ser la puta de la clase es liberador"» vertele.
  22. Sancho, Xavi. (8 de agosto de 2019). Entrevista | Henar Álvarez: “Dejar a un trol es como dejar a una pareja”. ISSN 1134-6582..
  23. 20minutos. (29 de agosto de 2019). «España, entre los cinco países que han inspirado el nuevo catálogo de IKEA» www.20minutos.es - Últimas Noticias.
  24. «La cómica Henar Álvarez aborda sin pudor el deseo femenino en "La mala leche"» La Vanguardia 2020-11-18.
  25. Onieva, Álvaro. (2020-11-17). «El cómic de Henar Álvarez ‘La mala leche’ se convertirá en serie» Medium.
  26. Hidalgo, Patricia. (2020-11-21). «'La mala leche' de Henar Álvarez explorará los dramas de la vida moderna en la pequeña pantalla» estvcine.

Kanpo estekak aldatu