Hemolinfa

Zenbait ornogaberen zelomako fluidoa, goi-mailako animaliek duten odolaren eta linfaren kidekotzat jotzen dena

Hemolinfa zenbait ornogaberen zelomako fluidoa da; goi-mailako animaliek duten odolaren eta linfaren kidekotzat jotzen da.[1] Bere konposizioa asko aldatzen da espezie batetik bestera. Hainbat koloretakoa izan daiteke (laranjatua, berdexka edo koloregabea); pigmentuak elikaduratik edo prozesu metabolikoetatik etorri ohi dira. Gasen garraioa zirkulazio-aparatuarekiko independentea da. Hainbat motatako eta funtzioko odol-zelulak ditu.

Oryctes nasicornis koleopteroaren larba, abdomenaren muturreko kutikulak hemolinfa zeharrargiari igartzen diona.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2002]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.