Helvella leucopus Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]Egosi ondoren jan daiteke (generoko espezie denak egosi behar dira). Kontu handiz garbitu behar da, kapelaren tolesturetan egoten den harea kendu arte. Oina kendu

Helvella leucopus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaHelvella
Espeziea Helvella leucopus
Pers., 1822

Sinonimoak: Helvella monachella, Phallus monachella, Leptopodia monachella.

Deskribapena aldatu

Kapela: Beltza edo arre-beltzaxka, 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa, oinari itsatsitako 3 edo 4 lobuluz osatua, bonete itxuran.

Himenioa: Leuna eta beltza, kapelaren kanpoko azala estaltzen du.

Hanka: Barnehutsa, zuria, leuna, zilindrikoa, oinarrian lodixeagoa, haragi gogor eta zaila.

Haragia: Mehea, elastikoa, zuria, zaila; usain eta zapore gabea.[2]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua. Monachella epitetoa, Portak onddo honi emandako "monakal" izenetik dator, Lobuluekin osatutako kapelak, zenbait monjek erabiltzen zuten buru-estalki konplexua gogorarazten duelako

Jangarritasuna aldatu

Egosi ondoren jangarria. Biltzean ez ebakitzea eta osorik garbitzea gomendatzen da, horrela barruan harearik ez sartzea lortzen da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Helvella lacunosa eta Helvella sulcata delakoekin nahas daiteke, baina hauen oina ez da zuria, ez leuna, baizik eta tolestura sakonez zeharkatua.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian. Makaldietan, lurzoru hareatsuko ibaien ondoan. Arrunta Burgosen eta Errioxan. Ebro ibaiaren ertzetan eta ibaiadarretan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Europa, Turkmenistan, Tajikistan.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 731 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 663 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 476 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak aldatu