Greziar mitologian, Helios[1] (antzinako grezieraz: ἭλιοςHếlios, "eguzkia"), Eguzkiaren pertsonifikazioa da. Hesiodok eta homeroar ereserkiak, Hiperion eta Tea (Hesiodo) edo Eurifaesa (homeroar ereserkia) titanen seme batekin identifikatzen dute, Eos (auroraren jainkosa) eta Selene Ilargiaren jainkosaren neba ere bazena. Baina Homerok, sarri, soilik Titan edo Hiperion deitzen du.

Helios
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Bizitokiapalace of Helios (en) Itzuli
BaliokideakSol (en) Itzuli, Sun (en) Itzuli, Surya, Hvare-khshaeta (en) Itzuli, Virotutis (en) Itzuli, Baal Hammon, Ra, Anextiomarus (en) Itzuli, Alaunus (en) Itzuli eta Zun (en) Itzuli
DomeinuaEguzkia
Familia
AitaHiperion
AmaTea eta Euryphaessa (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Rodo, Ceto (en) Itzuli, Aegle (en) Itzuli eta Antiope (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Aegle (en) Itzuli, Klymene (en) Itzuli, Gaia, Leukotoe, Neaera (en) Itzuli, Perseis, Selene, Crete (en) Itzuli eta Klitia
Seme-alabakAegiale (en) Itzuli, Merope (en) Itzuli, Phaethon (en) Itzuli, Faetusa, Lampetia (en) Itzuli, Perses (en) Itzuli, Astris (en) Itzuli, Aeëtes (en) Itzuli, Zirtze, Pasifae, Heliadak, Zerkafo, Kandalo, Aktis, Tenages, Triopas (en) Itzuli, Okimo, Lindus (en) Itzuli, Macareus (en) Itzuli, Trinax, Auges, Elektriona, Eufrosine, Talia, Aglaia, Aloeus (en) Itzuli, Aetheria (en) Itzuli, Bisaltes (en) Itzuli, Augias, Aega (en) Itzuli, Clymenus (en) Itzuli, Kariteak, Phaetontides (en) Itzuli, Phasis (en) Itzuli, Dioxippe (en) Itzuli, Helia (en) Itzuli, Amaltea, Dirze eta Lelex (en) Itzuli
Anai-arrebakEos eta Selene

Helios, Eguzkiaren aureola dizdiratsuarekin koroatutako jainko eder bat bezala irudikatzen zen, egunero, lurra inguratzen zuen Ozeanora zerutik gurdi bat zeramana, eta bertatik ekialderantz itzultzen zen gauez. Homerok, Heliosen gurdia, eguzki zezenek tiratuta bezala deskribatzen du, beranduago, Pindarok, "sua zerioen zaldiek" tiratua zela esan zuen. Beranduago, zaldi horiek, izen gartsuak jaso zituzten: Flegonte ("kiskalgarria"), Aeton ("distiratsua"), Pirois ("igneoa") eta Eoo (egunsentia).

Denboraren igaroan, Helios, geroz eta gehiago identifikatzen zen argiaren jainkoa zen Apolorekin. Erromatar mitologian, bere baliokidea, Sol zen, eta, zehazki, Sol Invictus.

Greziar mitologia aldatu

Helios jainkoari buruzko istoriorik ezagunena, bere seme Faetonena da, bere aitaren gurdia zerutik garraiatzen saiatu zena, baina kontrola galdu eta Lurrari su eman ziona.

Batzuetan, Heliosi, Panoptes (guztia ikusten duena) epitetoa ematen zitzaion. Odisea liburuan, Altzinooren jauregian kontatutako istorioan, Afrodita, maitasunaren jainkosa eta Hefesto jainko errementariaren emaztea, Ares gerraren jainkoarekin ezkutuan oheratzen zen, baina Heliosek, Eguzkiaren jainkoak, guztia ikusten duenak, espiatu egin zituen, eta Hefestori esan zion, nork, zigortzeko, bi maitaleak, hain finak izanagatik erabat ikusezinak ziren sare batzuetan harrapatu zituen.

Odisean, Ulises edo Odiseo eta bere tripulazio biziraulea, uharte batean lehorreratzen dira, Trinazia izeneko uharte batean, eguzki jainkoari sagaraturikoa, nor Zirtzek Hiperion deitzen duen, Helios beharrean. Han gordetzen zen eguzkiaren ganadu gorri sakratua:

« Beranduago, Trinazia uhartera iritsiko zara, non Heliosen ardi eta behi ugariek bazkatzen duten. Zazpi dira behi taldeak, eta beste hainbeste artaldeak, eta, horietako bakoitza, 50 abelburuz osatua dago. Ganadu hori ez da ugaltzen ez hiltzen, eta, bere artzainak bi jainkosa dira, kopeta ederreko bi ninfa: Faetusa eta Lanpezia; Helios Hiperionek Neera jainkotiarrarekin izan zituenak. Ama gurtuak, erditu eta hazi ostean, Trinaziara eraman zituen, han oso urruti, euren aitaren ardiak eta adar bihurrituzko behiak zain zitzaten. »


Odiseok, bere lagunei, halakorik ez egiteko esan bazien ere, hauek, abelburu batzuk gupidagabe hil eta jan zituzten. Uhartearen zaindariek, Heliadeak, Heliosen alabak zirenak, euren aitari esan zioten. Heliosek, baina, Zeusi kontatu zion, itsasontzia suntsitu eta, Odiseo izan ezik, gizon guztiak hil zituena.

Margotutako pitxer greziar batean, Helios, itsasoa Delfoseko tripodearen kopan zeharkatzen agertzen da, dirudienez, eguzki erreferentzia bat dena. Deipnosofistak izeneko bere lanean, Ateneok, ilunabarrean, Helios urrezko kopa handi batetara igotzen zela zioen, non mendebaldean zegoen Hesperideetatik, etiopiarren lurraldetara igarotzen zen, azken honetan emanez gaueko orduak. Heraklesek Eritiara bidaiatu zuenean, Gerionen ganadua bereganatzeko, libiar basamortua zeharkatu zuen, eta, beroagatik hain abailduta geratu zen, Heliosi, eguzkiari, gezi bat jaurti ziola. Heliosek, geratzeko erregutu zion, eta, Zeusen semeak, trukean, itsasoa gauero, mendebaldetik ekialdera zeharkatzeko erabiltzen zuen kopa eskatu zion. Heraklesek kopa hau erabili zuen Eritiara iristeko.

Perseis ozeanidearekin, Helios, Eetes, Zirtze eta Pasifaeren aita izan zen. Bere beste bi alabak, Faetusa eta Lanpezia izan ziren.

Helios eta Apolo aldatu

Helios, batzuetan, Apolorekin identifikatzen da: "Izen ezberdinek, izaki berari erreferentzia egin diezaiokete" dio Walter Bukertek, "edo kontzienteki berdin daitezke, Apolo eta Heliosen kasuan bezala". Homeroren lanetan, Apolo, argi eta garbi agertzen da jainko ezberdin bat bezala, izurriekin lotua, zilarrezko arku batekin (ez urrezkoa) eta eguzki ezaugarririk gabe.

Apolo Heliosekin identifikatzen den lehen erreferentzia ziurra, Euripidesen Faeton izeneko lanaren kontserbatutako txataletan agertzen da, amaiera alderako hitzaldi batean, Klimenek, Faetonen amak, Heliosek bere semea, gizakiek, modu justuan, Apolo deitzen duten Helios suntsitu izana sentitzen duenean (kontuan izan hemen, izenak, Apolon esan nahi duela, "suntsitzailea", alegia).

Aro helenistikorako, Apolo, gurtzetan, eguzkiaren estuki lotua egotera pasa zen. Bere epitetoa, Febo (distiratsua), Heliosengandik hartua, beranduago latindar olerkariek emango zioten eguzki jainkoari.

 
Konstantino I.a Handia erromatar enperadorearen txanpona Sol Invictus irudikatzen/Apolo SOLI INVICTUS COMITI esaldiarekin, 315. urte ingurukoa.

Identifikazioa arrunta egin zen testu filosofikoetan, eta Parmenides, Enpedokles, Plutarko eta Krates Tebasekoaren lanetan agertzen da, beste batzuen artean, baita testu orfiko batzuetan ere. Eratostenesek honako hau idatzi zuen Orfeori buruz bere Katasterismoak lanean.

« Baina Hadesera jaitsiz bere emaztearen bila, eta han zeuden gauzak ikusi ondoren, ez zuen jarraitu Dioniso gurtzen, ospetsu egin zuena, baizik eta jainko guztien artean handiena Helios zela pentsatu zuen, Apolo bezala ere ezagutzen zen Helios. Gauero egunsenti aldean esnatuz eta Pangeo izeneko mendira igoz, eguzkia noiz altxatuko zain egoten zen, hori ikusten lehena izateko. Horregatik, Dionisok, berarekin haserre egonda, Basarideak bidali zituen, Eskilo tragedia idazleak dioen bezala, nortzuk txiki-txiki egin eta bere zatiak sakabanatu zituzten. »


Dioniso eta Asklepio ere, batzuetan, Apolo Helios honekin identifikatzen dira.

Latindar olerkari klasikoek ere erabili zuten Febo eguzki jainkoarentzako ezizen bezala, nondik, ondorengo europar olerkaritzan, Febo eta bere gurdiari buruzko ohiko erreferentziak datozen eguzkiarentzako metafora bezala. Baina, mitoetako agerpen zehatzetan, Apolo eta Helios bananduta daude. Eguzki jainkoa, Hiperionen semea, bere eguzki gurdiarekin, sarri Febo deitua den arren, sekula ez da Apolo deitua, identifikazio zehatz ez tradizionaletan izan ezik. Erromatar olerkariek, eguzki jainkoari, batzuetan, Titan bezala erreferentzia egiten zioten.

Identifikazio hauek gora-behera, greziar olerkariek, benetan, sekula ez zuten Apolo, eguzki gurdia gidatzen deskribatu, latindar olerkarien artean ohikoa zen arren.

Heliosen gurtza aldatu

L. R. Farnellek, "eguzki gurtza, garai batean, kultura aurrehelenikoko herrien artean nagusi eta boteretsu izan zela, baina ondorengo garai historikoko komunitateetik oso gutxik mantendu zutela estatu erlijioko faktore indartsu bat bezala" onartu zuen. Gure iturri literarioek, nagusiki atikoak, antzinako greziar erlijioa aztertzen denean, eragozezinezko alde atenastar bat emateko joera dute, eta "ezin zen espero atenastar batek ere Selene edo Helios gurtzerik", dio J. Burnetek, "baina jainkoak zirela pentsa dezakegu, Helios Rodaseko jainko handia baitzen, eta Selene, Elisen eta beste toki batzuetan gurtua". James A. Notopoulosek, Burneten ezberdintzea artifiziala dela uste du. "Jainkoen existentzian sinesteak, gurtzan errekonozitzea esan nahi du, Legeak 87 D, Ek erakusten duen bezala". Bakea izeneko bere lanean, Aristofanesek, Helios eta Seleneren gurtza, funtsean greziarragoak diren olinpiar jainkoenekin kontrastatzen du, persiar akemenestarren jainko bereizgarriak bezala. Zantzu guztiek, Helios eta Selene, antzinako greziarrentzat jainko txikiak izan zirela diote.

"Rodas uhartea da ia, Heliosek gurtza gune garrantzitsu bat duen toki bakarra", dio Burkertek, kuadriga bat amildegi batetik itsasora jaurtia zen erritu ikusgarri bat deskribatuz, Faetonen dramatik bere ñabardurak nabarmenduz. Han, gimnasia lehiaketak ospatzen ziren urtero bere omenez. Rodaseko Kolosoa berari eskainia zegoen. Heliosek, bazuen gurtza garrantzitsu bat ere Korintoko akropolian, greziar kontinentean.

Heliosen gurtza erlijioso tradizionalaren, Pindaro, Eskilo eta Sofoklesen sinbolismo poetikoa eta balio etikoekin aberastu zena, eta Helios Eguzkiaren azterketa joniar aurrezientifikoaren arteko tentsioa, azken hau, azterketa greziarrek meteora bezala adierazten dutelarik, elkarrekin tupust egin zuten Anaxagorasen epaiketan K. a. 450 inguruan, K. a. 399an, erlijiositate faltaren ondorioz kulturalki oso traumatikoa izan zen Sokratesen epaiketaren aurrekari bat.

Platonen Errepublika lan ospetsuan, Helios, Eguzkia, Ongiaren ideiaren seme sinbolikoa da.

Helios Megisto aldatu

Antzinaro Berantiarrean, Helios Megistoren ("Helios Handia) gurtza batek, Heliosen irudiari, sinkretismoko zenbait elementu gehitu zizkion, Wilhelm Fauthek xehetasunez aztertu dituenak, testu greziar berantiar batzuen bidez, zehazki, honako hauek: jatorri orfikoko "Heliosi Ereserkia"; "Mitraren liturgia" deiturikoa, non Heliosek elementuak gobernatzen dituen, sorginkeriak Heliosi deitzen Papiro Magiko Greziarren artean, Prokloren Heliosi Ereserki bat, Juliano erromatar enperadorearen Otoitza Heliosi, jentiltza ofizialaren azken postua; eta Nono Panopolisekoaren Dionisiakoak izeneko laneko atal bat.

 
Eguzki Apolo Heliosen haloarekin lurrean eginiko mosaiko erromatar batean, El Djemen, Tunisia, II. mendearen bukaera.

Emazteak eta seme-alabak aldatu

Erreferentziak aldatu