Helhest edo Helhesten bat («infernuen zaldia» edo «azpimunduaren jainkosaren zaldia») Danimarkaren eta Schleswigeko Dukerriaren folklorean hiru hanketako zaldi bat da. Helheim edo hildakoen erresumarekin eta Hela izeneko hildakoen erresumaren jainkosarekin lotuta dago.[1]

Helhest
Ezaugarriak
Helhest bat. Marrazki baten argazkia da, 2009an egina eta GIMP programez ukituak eginak.

Tradizioa aldatu

Zaldi hau Jacob Grimmek egin zuen eskandinaviar mitologiari buruzko ikerketan agertzen da aipatua.[2] XIX. mendean, herriaren sineskeriaren arabera, Herioa zaldi honen gaineko agerpenak gaixotasuna, istripuak eta heriotzak iragartzen zituen. Tradizio zahar baten ondorioz, hilerrietan bizirik zeuden zaldiak lurperatzen ziren; lurperatze horien arrazoia zera zen: zaldi horien mamu bilakatu behar ziren hildakoei gidatzeko.

Kondairaren arabera Helhest ikusten duen pertsonak hiltzekotan dago. Zaldia ikustea edo haien apatxak entzutea hilgarria da.

Erreferentziak aldatu

  1. Laia San José Beltrán, Quienes fueron realmente los vikingos, Quarentena, 2015, ISBN 978-84-16229-16-1, 330 or.
  2. Grimm, Jakob (1883). Teutonic Mythology: James Stallybras-ek prestatutako edizioa. Londres: George Bell and Sons, 884 or.

Kanpo estekak aldatu