Heket edo Heqet, jainkosa onuragarria, bizitza eta ugalkortasunaren ikurra, jaiotzak presiditzen dituena eta emagin bezala, erditzean laguntzen zuena, egiptoar mitologiaren arabera. Bere izenaren beste aldaera batzuk Heqat, Hekit, eta, ez hain ohi, Hegit edo Heget dira.

Heket
Egiptoar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa

Ikonografia aldatu

Igel bat bezala, edo igel burudun emakume bezala irudikatua zen.

Mitologia aldatu

Heket, Antzinako Egiptoko jainkosa onuragarrietako bat zen, bere gurtza, gutxienez, lehen dinastietatik datatua dagoena. Piramideetako Testuetan aipatua da.

Goizero, Eguzkiaren jaiotzan parte hartzen zuen, eta, beraz, haurdun zeuden emakumeen jainkosetako bat bezala hartua izan zen, "Arnastea eragiten duena" deitua, jaio berriari bizitza ufada ematen baitzion, ankha sudur aurrean jarriz.

Osirisen berpizkundean lagundu zuelako, euren pizkundean, hildakoen laguntzailetzat ere jotzen zen.

Ra eguzki jainkoaren alaba eta Shuren emaztetzat hartua izan zen, Nut eta Geben ama zelarik. Khnumen emaztea ere bazen Antinoopolisen, Kom Ombon, Sobek-Raren emaztea den arren.

Sinkretismoa aldatu

Nut eta Hathorrekin identifikatua izan zen, Hibiun, Isisekin ere identifikatua izan zen, azken honen aldeetako bat bihurtuz.

Epitetoak aldatu

"Arnastea eragiten duena" deitua izateaz gain "Nazio bikoitzeko Anderea" epitetoa ere jaso zuen, Abidosen.

Gurtza aldatu

Hermopolis, Abidos, Antinoopolis, Apolinopolis Parva eta Kushen gurtua izan zen. Tenpluetako mammisietan ere gurtua izan zen. Bere kuttunetan "berpizkundea naiz" esaldia agertzen zen, eta, ondorioz, kuttun hauek lehen kristauek erabili zituzten.

Kanpo estekak aldatu