Heinkel He 111, alemaniar hegazkin bonbaketari bat izan zen. 1930eko hamarkadaren hasieraldera Siegfried eta Walter Günter alemaniar anaiek diseinatu zuten. «Ardi larrudun otsoa» bezala deskribatua izan da, garraio hegazkin itxura izan arren, Luftwaffek abiadura azkarreko bonbaketari bezala erabili baitzuen. Bere ezaugarri nagusia, aurrealdeko muturrean zuen kristalezko beiratea zen.

Heinkel He 111
bomber with 2 engines (en) Itzuli eta Bonbaketaria
Fabrikazioa
FabrikatzaileaHeinkel (en) Itzuli
GaratzaileaHeinkel (en) Itzuli
Ekoizpen osoa6.508
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Historia
Lehen hegaldia1935eko otsailaren 24a
Zerbitzuaren hasiera1936
KudeatzaileaLuftwaffe (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dimentsioak4 (altuera) × 16,39 (luzera) m
Autonomia2.000 km
Heinkel He 111 bonbaketaria.

Espainiako Gerra Zibilean Kondor Legioak erabilitako gerra hegazkin modeloetako bat izan zen, tartean Gernikako bonbardaketan. Bigarren Mundu Gerraren hasieran ere gehien ekoiztutako alemaniar gerra hegazkin modeloa izan zen, halere Ingalaterrako guduan RAFeko hegazkinen aldean defentsa armategi ahula, abiadura motela eta maniobrak burutzeko mugak ikusgai utzi zituen. Dena den, kalte larriak jasan eta hegan egiten jarraitzeko gai zela ere erakutsi zuen.

Bigarren Mundu Gerran, He 111 hegazkinek eraman ohi zuten bonben artean daude:

  • SC1000 "Esau".
  • SC1800 "Satan": Luftwaffek erabili ohi zuen bonbarik handiena.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. «SC 1800 Satan German HE bomb» www.historyofwar.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).

Kanpo estekak aldatu