Hegoa edo hego haizea (edo haize hegoa[1]) hegoaldetik datorren haizea da.

Hego haizeak egunsenti eta ilunabar koloretsuak eragin ohi ditu Euskal Herrian.

Euskal Herrian eta kantauriar isurialdean, batez ere hego-mendebaldetik jotzen duen haize beroa da, Atlantikoan, Iberiar Penintsulako mendebaldera finkatutako behe presio gune batek eragindakoa eta Foehn efektu nabarmena sortzen duena. Haize zakarra izaten da eta batzuetan abiandura handiak hartzen ditu, 100 km/h-tik gora. Tenperatura igoera ekartzen du. Buruko minak eta aldarteko gorabeherak eragiten omen ditu gizakiengan; hain zuzen, Euskal Herrian, "hego haizea, ero haizea" dio esaera zaharrak.

Haize nagusiak
Ipar zuria
Ekia
Hego zuria
Hego beltza
Mendebala
Ipar beltza

Erreferentziak aldatu

  1. Haize Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 21-02-02)

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.