Hego Sudango bandera Sudango Bigarren Gerra Zibilari amaiera eman zion Bake Itun Zehatza (Comprehensive Peace Agreement, CPA) sinatu eta gero Hego Sudanerako ofizial egin den ikurra da[1].

Hego Sudango gobernuaren bandera.

Lehenago bandera herrialdearen independentziaren alde hamarkada luzeetan borrokatu duen SPLA (Sudan People's Liberation Movement) mugimenduarena izan da. Funtsean Kenyako banderaren oso antzekoa da, triangelu urdin eta urre koloreko izar bat gehituta.

Esanahia aldatu

Kolore bakoitzak hauxe ordezkatzen du[2][3]:

  • beltza: herri hegosudandarra.
  • gorria: askatasunaren alde isuritako odola.
  • berdea: lurraren aberastasuna.
  • urdina: Niloko urak.
  • urre koloreko izarra, Betleemgo izarra: Hego Sudango estatuen batasuna.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu