Hego Osetia[1] edo Hego Osetiako Errepublika (osetieraz: Республикӕ Хуссар Ирыстон, Respublikae Xussar Iryston; errusieraz: Республика Южная Осетия, Respublika Yuzhnaya Osetiya; georgieraz: სამხრეთი ოსეთი, Samkhreti Oseti) Georgia barnean dagoen errepublika da, de facto independientea dena. Independentzia aldarrikatu bazuen ere, Georgiak zein beste herrialdeek ez dute aintzat hartzen aldarrikapena. Georgiak Samachlabo edo, duela gutxiago, Tskhinvaliko eskualdea izenak erabiltzen ditu. Hego Osetia, de iure, Xida Kartli Georgiako eskualdearen zati bat da. 3.900 km²ko eremua eta, 2012ko zenbatespenaren arabera, 55.000 biztanle ditu[2]. Hiriburua Tsjinvali da.

Hego Osetiako Errepublika
Республикӕ Хуссар Ирыстон
(Respublikae Xussar Iryston)
Республика Южная Осетия
(Respublika Yuzhnaya Osetiya)
სამხრეთ ოსეთი
(Samkhreti Osetia)
Ereserkia: National Anthem of South Ossetia (en) Itzuli

flag of Ossetia (en) Itzuli

coat of arms of South Ossetia (en) Itzuli
Location of South Ossetia in Europe2.png
Geografia
HiriburuaTskhinvali
42°13′32″N 43°58′12″E
Hiririk handienahiriburu
Azalera3.900 (178)
Ura %0
Punturik altuenaChanchakhi (en) Itzuli (4.462 m)
KontinenteaAsia
MugakideakErrusia
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika
PresidenteaAnatoly Bibilov
Hego Osetiako Lehen MinistroaKonstantin Dzhussoev (en) Itzuli
LegebiltzarraHego Osetiako Parlamentua
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria53.532 (2015)
Dentsitatea13,73 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
MonetaErrusiar errublo ()
Commemorative coins of South Osetia (en) Itzuli
Historia
Sorrera data: 1990eko irailaren 20a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+7 9971, +7 9976, +7 99744 eta +7 995344
Ordu eremua

2008ko abuztuaren 26an Errusia Hego Osetiaren independentzia onartu zuen NBEko lehenengo estatua izan zen. Irailaren 4an Nikaragua izan zen gatazkan zeuden estatuetatik kanpo independentzia onartu zuen lehena.

Geografia aldatu

Hego Osetia Kaukaso Handiaren hegoaldeko isurialdean kokatutako 3.900 km²ko lurraldea da. Kaukasoko gailurrek banatzen dute Ipar Osetiatik (Errusia), eta Georgiatik bereizten duen Mtkvari ibairaino hedatzen da hegoalderantz. Eskualde menditsua da oso, Kura ibaiaren arroan dagoena. Lurraldearen %90 1.000 m-tik gora dago eta %9 baino ez da nekazaritzan erabiltzen. Mendirik garaiena Khalatsa mendia (3.938 m) da[3].

Ekonomia aldatu

Ekonomiaren ardatz nagusia nekazaritza da. Lantzen diren gai nagusiak laboreak, barazkiak, fruituak eta mahastiak dira. Abere hazkuntzan ardi aziendak du garrantzirik handiena. Basoaren ustiapena ere garrantzitsua da.

Industria Tskhinvali aldean bildua dago: metalurgia, zurgintza eta eraikuntza gaiak.

Gatazka aldatu

Sakontzeko, irakurri: «2008ko Hego Osetiako Gerra»

Hego Osetia edo Goi Osetia izena lehendabizikoz XIX. mendean agertzen da Ratxa, Imereti eta Xida Kartli eskualdeetako mendialdea izendatzeko. Hantxe Iparraldeko Kaukasotik etorritako osetiar asko bizi ziren.

1922an, Joseph Stalinek Hego Osetia eskualde autonomo izendatu zuen, beti Georgiako Sobietar Errepublikaren barnean, eta georgiarrak gehiengoa ziren Tsjinvali aldea gehitu zion.

1989ko azaroaren 10ean, eskualdeko kongresuak errepublika autonomo bihurtzea (Georgiaren barnean) erabaki zuen. Georgiako parlamentuak ez-konstituzionaltzat hartu zuen aldarrikapena, eta 1990eko irailaren 20an osetiarrek independentzia aldarrikatu zuten. Hori zela eta, abenduaren 10ean, Georgiako Parlamentuak Hego Osetiaren autonomia ezereztatu zuen. 1991ko hasieran, artean Sobiet Batasuna desegin gabe zegoela, Hego Osetian gerra lehertu zen. Otsailean Georgiako armada Tsjinvali okupatzen saiatu zen, baina hego osetiarrek sobietar armadaren laguntza izan zuten[4].

 
Hego Osetia Georgian.

1992ko urtarrilaren 19an, osetiarrek Errusiarekin bat egitea adostu, eta hauen laguntza lortu zuten. Gerra 1992ko uztailaren 14an bukatu zen, Errusia eta Georgiak su-eten hitzarmena Sotxin sinatu zutenean. Horren ostean, Hego Osetiako eremuaren %30 edo %40a Georgiaren esku geratu zen, eta gainerakoan independentziaren eta Errusiarekin batzearen aldekoak nagusi ziren. Gatazkaren ondorioz 1.000 pertsona inguru hil eta 60.000 lekualdatuak izan ziren[4].


2008an Georgia de facto independenteak ziren Hego Osetia eta Abkhazia errepublikak beretzen saiatu zen, NATOn sartzeko asmotan. Hori zela eta, abuztuaren 7 eta 8an osetiarrak eta errusiarrak eraso zituen, eta Tsjinvali hiriburua oso gogorki bonbardatu zuen, ia suntsitu arte. Horrekin batera, osetiarren garbiketa etnikoa hasi zuen. Errusiak oso gogor erantzun zuen, Georgia bonbardatuz. Haiekin iritsi ziren osetiar eta abkhaziar miliziek georgiarren garbiketa etnikoak burutu zituzten errusiar armadaren oniritziarekin. Ondorioz, Georgiak gerra aurretik menderatzen zuen Hego Osetiako %30 edo %40a galdu egin zuen, eta baita Abkhazian bere esku zegoen Khodori bailara ere.

Demografia aldatu

Guda baino lehen biztanleriaren bi heren osetiarra zen eta %25-30a georgiarra. Hona hemen taula batean.

1926ko errolda 1939ko errolda 1959ko errolda 1970eko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda
Osetiarrak 60.351 (%69,1a) 72.266 (%68,1a) 63.698 (%65,8a) 66.073 (%66,5a) 65.077 (%66,4a) 65.200 (%66,2a)
Georgiarrak 23.538 (%26,9a) 27.525 (%25,9a) 26.584 (%27,5a) 28.125 (%28,3a) 28.187 (%28,8a) 28.700 (%29,0a)
Errusiarrak 157 (%0,2a) 2.111 (%2,0a) 2.380 (%2,5a) 1.574 (%1,6a) 2.046 (%2,1a)
Armeniarrak 1.374 (%1,6a) 1.537 (%1,4a) 1.555 (%1,6a) 1.254 (%1,3a) 953 (%1,0a)
Juduak 1.739 (%2,0a) 1.979 (%1,9a) 1.723 (%1,8a) 1.485 (%1,5a) 654 (%0,7a)
Besteak 216 (%0,2a) 700 (%0,7a) 867 (%0,9a) 910 (%0,9a) 1.071 (%1,1a) 5.100 (%4,8a)
Guztira 87.375 106.118 96.807 99.421 97.988 99.000

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia. .
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman citypop izeneko erreferentziarako
  3. South Ossetia Maps Altiusdirectory.com
  4. a b Marietta KÖNIG: «The Georgian-South Ossetian Conflict» Core-hamburg.de

Kanpo estekak aldatu