Hedegile kalea (Gasteiz)

Gasteizko Alde Zaharreko kale bat

Gasteizko Hedegile kalea Alde Zaharrean dago, mendebaldean. Herri hizkeran Korre izenez ezaguna da, Correria espainierazko izenaren laburduratik datorrena.

Hedegile kalea
Hedegile kalea San Roke kantoitik.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′50″N 2°40′24″W / 42.84729826°N 2.67339552°W / 42.84729826; -2.67339552
Map



Kokapena aldatu

Andre Mari Zuriaren plazan hasten da eta Santo Domigo kalean amaitzen da.

Luzera aldatu

575 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 157 zenbaki ditu eta eskuinekoan 120.

Historia aldatu

Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, Gaztelako Alfontso VIII.aren garaian eman zitzaion izena kaleari.

Azpiegiturak aldatu

Alde Zaharraren goiko aldera igotzeko bi arrakala automatiko kale honetatik igarotzen dira, Apaizgaitegi zein San Pedro kantoietan.

Eraikinak aldatu

Trafikoa aldatu

Kalearen lehen zatia, Andre Mari Zuriaren plazatik Harategien kantoiraino, oinezkoentzakoa den arren ibilgailu ugari ibiltzen da, gehienbat banaketa kamioiak. Bigarren zatia trafikorako irekita dago.

Gasteiztxo tren turistikoa[1] kale honetatik igarotzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. «Vitoria-Gasteizko Udala - Gasteiztxo Tren Turistikoa» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu