He Zehui

fisikari txinatarra

 

He Zehui

member of the National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) Itzuli


Hautetsia: 7th National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) Itzuli, 6th National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) Itzuli, 5th National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSuzhou1914ko martxoaren 5a
HerrialdeaTxina (eskualdea)
 Txinako Herri Errepublika
HeriotzaPeking Union Medical College Hospital (en) Itzuli2011ko ekainaren 20a (97 urte)
Familia
AitaHe Cheng
AmaQ61306555
Ezkontidea(k)Qian Sanqiang (en) Itzuli  (1946 -  1992ko ekainaren 28a)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaTsinghua Unibertsitatea
Berlingo Unibertsitate Teknikoa
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta fisikari nuklearra
Enplegatzailea(k)Siemens AG
Kaiser Wilhelm Society (en) Itzuli
Curie Institutua
Jasotako sariak
KidetzaAcademic Division of Mathematics and Physics of the Chinese Academy of Sciences (en) Itzuli

He Zehui edo Ho Zah-wei (txineraz, 何泽慧) (Suzhou, 1914ko martxoaren 5a - Pekin, 2011ko ekainaren 20a) Txinako fisikari nuklearra izan zen. Alemanian lan egin zuen Bigarren Mundu Gerran eta Frantzian gerra ostean. 1948tik aurrera, Txinan fisika nuklearra ikertzen eta garatzen lan egin zuen.[1]

Biografia aldatu

Jaiotza eta haurtzaroa aldatu

He Zehui Suzhoun jaio zen 1914an. Suzhou No.10 Middle School-era joan zen. Bertan, berak hainbat gai landu nahi zituen eta boleiboleko taldean zegoen.[2] Beijingeko Tsinghua Unibertsitatean 1936an graduatu zen fisikako lizentziatura batekin. Ondoren, Berlingo Unibertsitate Teknikoan hasi zen ikasten.[3] Emakumeen generoari buruzko aurreiritziari aurre egin zion, bere ikasgelako ikasle onena izan baitzen, eta Qian Sanqiang senar izango zena gainditu zuen.[4]

Karrera aldatu

Alemaniara bidali zuten alemaniarrek goi-mailako teknologian interesa zutelako.[2]1940an Ingeniaritzako doktoretza lortu zuen balek airean duten abiadura neurtzeko modu berri bat jorratzen zuen tesiarekin.[5][6] Fisika nuklearra ikasi zuen hainbat urtez Alemanian, Siemensentzat lanean, 1943an Heidelbergen Kaiser Wilhelm Institutura (orain Ikerketa Medikorako Max Planck Institutua) batu aurretik.[3] Friedrich Paschenek, Alemaniako nagusia izan zenak, eta geroago adopziozko aitak, Walther Bothe aurkeztu zion, lehen ziklotroi alemaniarra eraiki berri zuena. Botheren laguntzarekin partikula erradioaktiboak eta izpi kosmikoak aztertu zituen, eta Heinz Maier-Leibnitzen laino-ganberaren teknologian lan egin zuen.[4]

 
Qian Sanqiang, alaba, eta He Zehui, 1948an Txinara itzultzean

Bere lana Journal Nature aldizkari zientifikoan argitaratu zen[7] (1945 Nature, Vol. 156 p 543) Bristolen Maier-Leibnitzekin eta Botherekin egindako lanari buruzko dokumentu bat aurkeztu ondoren, elektroien dispertsioko positroi baten lehen irudia jasotzen zuena.[1][4] Bigarren Mundu Gerraren ostean bera eta bere senarra, Qian Sanqiang, Parisera joan ziren lanera Marie Curie Institutura 1946an.[3] Fisio nuklearraren fenomenoa aztertu eta baieztatu zuten eta bikotea Txinara bueltatu zen 1948an.[7]

Txinara itzuli zirenean, Pekingo Ikerketa Akademia Nazionalean kontratatu zuten, Ikerketa Nuklearreko Institutuko ikertzaile bakar gisa.[5] Berak eta bere senarrak komunistek Txinan boterea hartu ondoren geratzea erabaki zuten eta senarrari atzerrian diru kopuru handiak ekipamendu zientifikoetan gastatzeko eskumena eman zioten. 1955ean, Txinako Gobernuak bonba atomiko bat garatzeko eskatu zion senarrari.[8] Hurrengo urtean He Zehuik hirugarren postua lortu zuen Txinako Zientzien Akademiak emultsio nuklearrak sortzeko lanagatik ematen duen zientzia-sarian.

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • Bere bizitzan zehar, energia handiko fisikan lan egiten jarraitu zuen.
  • Txinako Zientzien Akademiako kide aukeratu zuten 1980an.[3]
  • Txinan pertsonaia ikoniko bat bihurtu zen.[4]
  • Bere lehengo eskolako zientzia-laborategiak bere omenez izendatu dituzte.[2]
 
Sanqiang eta He Zehui, bigarren eta hirugarren eskuinetik. 1946ko uztaila.

Bizitza pertsonala aldatu

He Zehuiren senarra 1992an hil zen.[7][8] Hiru ume izan zituzten, bi neska eta mutil bat. Haien alaba zaharrena, Qian Zuxuan, Marseillako Centre de physique des particules zentroari atxikitako fisikari bat da. Bigarren alaba Qian Minxie Kimika irakaslea da Pekingo Unibertsitatean. Qian Sijin semeak ere Pekingo Unibertsitatean lan egiten du Fisikari gisa. He Zehui Beijingen hil zen 2011n, 97 urte zituela.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2018-06-28). «He Zehui, una mujer a la cabeza de la física nuclear en China» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  2. a b c «何泽慧:率真而温暖的苏州女儿(图)——中新网» www.chinanews.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  3. a b c d e «He Zehui» www.hlhl.org.cn (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  4. a b c d (Ingelesez) cern. (2011-11-23). «Zehui He: following a different road» CERN Courier (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  5. a b editors-in-chief; Lee, Lily Xiao Hong; Wiles, A.D. Stefanowska ; assistant editor-in-chief, Sue. (2003). Biographical dictionary of Chinese women : the twentieth century, 1912-2000 (中國婦女傳記詞典).. Londres: M. E. Sharpe, 206 or. ISBN 0765607980..
  6. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2017-03-05). «He Zehui, física nuclear» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  7. a b c «Famous Chinese Physicist He Zehui Dies at 97» web.archive.org 2019-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  8. a b (Ingelesez) Kristof, Nicholas D.. (1992-07-03). «Qian Sanqiang, Chinese Physicist On Atom Bomb Team, Dies at 79» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: He Zehui