Hazkunde esponentzial

Hazkunde esponentziala gertatzen da funtzio matematiko baten balioaren hazkunde tasa funtzioaren uneko balioarekiko proportzionala denean, emaitza gisa funtzio esponentzial bat emanez. Beherapen esponentziala modu berean gertatzen da, hazkunde tasa negatiboa denean.

Grafikoan ikus daitekeenez, hazkunde esponentzialak (berdez) hazkunde lineala (gorriz) eta kubikoa (urdinez) gainditzen du. ██ Hazkunde esponentziala ██ Hazkunde lineala ██ Hazkunde kubikoa

x aldagai batek r hazkunde tasa (positiboa edo negatiboa) jarraitzen duenean, d denbora aurrera doan heinean tarte diskretuetan (alegia, zenbaki osoak jarraituz: 0, 1, 2, 3, ...), honakoa da:

non x0 aldagaia x balioa den 0 denboran. Adibidez, hazkunde tasa r = %5 = 0,05 bada, zenbaki oso batetik hurrengora mugitzean x balioa %5 handiagoa izango da bigarren aldian, aurreko aldiarekin alderatuta.

Kanpo estekak aldatu