Hauspeakin ontzia edo prizipitatu ontzia laborategiko ontzi bat da, gehienetan beirazkoa, likidoak irabiatzeko, nahasteko edo berotzeko erabilia. Orokorrean itxura zilindrikoa eta ipurdi laua izaten dute. Gainera, likidoen isurketan laguntzeko erpin bat izaten dute. Tamaina askotakoak aurki daitezke, mililitro batzuetakoetatik hasi eta hainbat litrotarainokoak.

Tamaina desberdinetako hauspeakin ontziak

Hauspeakin ontzi estandarrek diametroa baino 1,4 aldiz altuera handiagoa izaten dute. Ontzia izatearen eta ez flaskoa izatearen arrazoia da ontziek hormak zuzenak dituztela, inklinaziorik gabeak.

Normalean beirazkoak diren arren, zenbait kasutan metalezkoak (altzairu herdoilgaitzezkoak edo aluminiozkoak) edota plastikozkoak (polietilenozkoak, polipropilenozkoak...) izan daitezke.

Ontzi hauek graduatuak dira, hau da, albo batean bolumena adierazten duten markak izaten dituzte. Esaterako, 250 ml-ko ontzi batek 50, 100, 150, 200 eta 250 ml-rako markak izango ditu. Marka horiek ez dute bolumen zehatzak neurtzeko balio.

Likidoa isurtzeko ontziak duen erpinak, ez dio estalkirik eramaten utziko. Hala ere, erloju beira batekin estal daiteke, kutsadura eta edukiaren galera ekiditeko; baina, era berean, erpinaren bidez aireztapena ahalbidetuta.

Kanpo estekak aldatu