Haur kanta II-III

Sehaska-kanta Imanol Larzabal eta MIkel Arregirena

Haur kanta II-III Imanol Larzabal abeslariak 1989an Muga beroetan albumean argitaratu zuen lo-kanta da, Mikel Arregi idazlearen bertsotik osatua.[1][2]

Haur kanta II-III
Imanol Larzabalen eta Arantza Irazustaren musika-lana
Egilea(k)Imanol Larzabal eta Arantza Irazusta
Argitaratze-data1989
IzenburuaHaur kanta II-III
Ezaugarriak
Genero artistikoalo-kanta eta Zortziko txikia
Hizkuntzaeuskara
HitzakMikel Arregi
Bestelako lanak
MusikagileaImanol Larzabal
Imanol Larzabal, doinuaren egile eta abeslaria
Sehaska-kanta

Bolona-molona: Imanol in memoriam album antologian ere (Elkar, 2004) txertatu zuten Imanolen beste hamaika seaska-kantarekin.[3]

  • Haur kanta II-III (Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Imanol)
  • Sehaska kanta: amaren bularra (Hitzak eta musika: Xabier Lete)
  • Sehaska kanta (Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Karlos Gimenez)
  • Rin del angelito (Hitzak eta musika: Violeta Parra)
  • Kopla berriak (Hitzak: Juan Mari Lekuona-Musika: Imanol)
  • Aurtxo txikia (Hitzak eta musika: Herrikoiak)
  • Naiari (Hitzak: J. Agirretxea-Musika: Herrikoia)
  • Nana de la mora (Hitzak: Jose Angel Valente-Musika: Paco Ibáñez)
  • Zeru azpian (Hitzak: Lizardi-Musika: Herrikoia, N. Lasarte)
  • Sehaska kanta IV (Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Txema Garces)
  • Amasemeak oherakoan: Jon iloba maiteari (Hitzak: Patziku Perurena-Musika: Imanol)
  • Para nosotros(Musika: Txema Garces)

Kantuaren hitzak aldatu

Mikel Arregiren bertsoak zortziko txikiaren neurrian idatzita daude. Hauek dira lehengo biak:[4]

Zu bezelako haurrek
lo egin dezaten,
ilargia hasi da
zerua pintatzen.
Txoriak lotan daude,
hagitz da berandu,
ilargiak erreka
erdia edan du.
Izarrak hasi dira
zeruan musuka,
ilargia zelatan
atzetik kukuka.
Izar dago zerua
honuntza begira:
sehaska kulunkatzen
noiz hasiko dira?

Erreferentziak aldatu

  1. «Muga beroetan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  2. Larzabal, Imanol. Haur kanta II III (Imanol Larzabal). Gabi de la Maza - Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  3. «Bolona-molona: Imanol in memoriam» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  4. «Haur kanta II-III» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu