Hattusili I.a dokumentatua dagoen Hititar inperioko lehen erregea izan zen. Labarna II.a bezala jaioa, bere izena, koroaketaren unean aldatu zuen, kronologia ertainaren arabera, K.a. 1650 eta K.a. 1620 bitartean ezartzen den erregealdi baten hasiera adierazi zuena.

Bere karrera, Kusharan hasi zuen, bere erregealdi osoan, Kusharako gizona titulua mantenduz, baina lazter eraman zuen hiriburua Hattusasera, azken hau, hititen hiririk garrantzitsuena bihurtuz, Nesaren kaltetan. Hattusasetik, erresuma hitita guztiak bateratu ahal izan zituen, horien artean Sanahuitta, beharbada Hattusiliren dokumentatu gabeko aitona mitiko zen Labarna I.aren garaitik matxinatutako hitita talde bat.

Hititen boteregune ezberdinen berbateratze honek, Hattusiliri, inguruko lurraldeen aurka kanpaina militar batzuk bidaltzea ahalbidetu zion, Hattusiliren Urteliburuetan deskribatzen direnak. Inguru honetarako bere lehen espedizioan, Siriako Alalakh hiria suntsitzeko gai izan zen, baina espedizio honek ez zituen emaitza iraunkorrak ekarri, inguru hartan nagusi zen Alepoko erresumaren boterearen ondorioz. Siriarako espedizioaren jarraian, hurrengo urtean, Arzawarako beste bat etorri zen, mendebaldeko Anatolian, non, dirudienez, hititek, nahikoa izan zuten bertan existitzen ziren herriak arpilatzeaz. Hala ere, hurriten inbasio batek, Hattusili, hititar lurraldearen zati handi bat birkonkistatzera behartu zuen Siriako hirien aurka joan aurretik, mendeku bila, non Zaruna, Zippasna edo Hahha bezalako hiri garrantzitsuak suntsitu zituen Hattusasera itzuli aurretik.

Hattusilik Siria eta Anatoliara bidalitako gainontzeko kanpainak ez daude hain ondo dokumentatuak, bere Urteliburuek ez baitituzte erregistratzen. Hala ere, Arzawa erasotzen jarraitu zuela jakina da, baita Sirian borrokatzen jarraitu zuela ere, Alepo ahultzeko.

Bere oinordekoa, Mursili I.a izan zen, bere biloba, bere ondorengo guztien artean, erregearen aurkako nobleen matxinadan parte hartu ez zuen bakarra izan zelako aukeratu zuena, Hattusili I.ak berak bere "Testamentu"an deskribatzen duenez.


Aurrekoa
Labarna I.a
Hititar erregea
K.a. 1650-K.a. 1620
Ondorengoa
Mursili I.a