Egiptoar mitologian, Hathor (egiptoeraz: ḥwt-ḥr; antzinako grezieraz: Ἅθωρ; esanahia: «Horusen Tenplua») jainkosa kosmiko bat izan zen, maitasunaren, pozaren, dantza eta arte musikalen jainkosa, jainkosa elikatzailea eta mozkorren patroia. Greziar jainkosa baliokidea Afrodita da; feniziar jainkosa, Astarte; eta semitar jainkoa, Baal. [1] [2] [3]

Hathor
Antzinako Egiptoko erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakBa‘alat Gebal (en) Itzuli
Familia
AitaRa
Ezkontidea(k)Ra eta Horus
Seme-alabakBastet

Ikonografia aldatu

Behi eran irudikatua, edo animalia beraren belarri eta adardun emakume bezala. Adarren artean, eguzki diska bat zuen. Bere ezaugarria sistroa zen.

Mitologia aldatu

Horus jainkoaren emaztea zen, irudikapen zeremonial batzuetan, jainkoren ama bezala, Isisekin lotuta agertzen den arren. Egiptoar mitologiaren arabera, elkarrekin, Horusen aita zen Osiris jainkoaren heriotza mendekatu zuten.

Zuhaitz zerutiarra elikatu eta bizia ematen dio. Behi baten irudiarekin, hildakoak hartu eta babesten ditu, hildakoei janaria emanez.

Sinkretismoa aldatu

Laster asimilatu zen Bat antzinako jainkosarekin. Garai berantiarrean, Isisekin identifikatua izan zen, Horusen ama bezala ordezkatu zuena.

Gurtza aldatu

Denderan gurtua izan zen, non, maitasunaren, amatasunaren, gazte edertasunaren, pozaren eta erotismoaren jainkosa zen. Goi Egiptoko XXIII. nomoaren, Behe Egiptoko III.aren eta Erdialdeko Egiptoko hainbat nomoren jainkosa izan zen.

Horus-Hathor senar-emazteak, Goi Egipton gurtuak ziren, batik bat Tebas aldean, non bien omenezko urteroko jaialdiak ospatzen ziren.

Dendera, Abu Simbelen, -non Nefertarirekin identifikatua izan zen-, Filen, Deir el-Medina, Serabit el-Jadim, Gebelein eta Afroditopolis izena zuten beste hiri batzuetan izan zituen bere omenezko tenpluak.

Hathortar kapitela aldatu

 
Hathortar kapitela

Jainkosaren buruaren irudia, bere omenez eraikitako hainbat kapera eta tenpluren zutabeetako kapiteletan zizelkatua izan zen: hathortar kapitelak deritze. Modu honetara irudikatutako jainkosa egiptoar bakarra zen.

Hathor Sinaiko Penintsulan aldatu

Idazkien arabera, Sinaiko meatzariek Hathor jainkosa gurtzen zuten. Hathorren tenplu nagusia Sethy II.ak eraiki zuen K. a. 1200. urtean, Timnako kobre meatzeen ondoan, Seir edomtarrean. Serabit el-Jadim, Sinaiko penintsularen hego-mendebaldean dagoen herri bat da, non, antzinatetik, turkesak atereak izan ziren, batik bat, egiptoarrentzat. Flinders Petriek hasitako indusketa arkeologikoek, meatze esplotazioak eta Hathorren tenplu bat argitara eman zituzten.

Badaude teoriak, Biblian aipatzen den urrezko zekorra, Hathor jainkosaren gurtzako irudi artistiko bat izan litekeela adierazten dutenak.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Wilkinson, Richard H.. (2003). The complete gods and goddesses of ancient Egypt. ISBN 0-500-05120-8. PMC 51668000. (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  2. «Nor da Hathor jainkosa Egiptoko mitologian ▷➡️ Postposmo» Postposmo 2020-12-17 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  3. «Hathor» Google Arts & Culture (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).

Kanpo estekak aldatu