Harry Martinson

idazle suediarra

Harry Edmund Martinson (Jämshög, Suedia, 1904ko maiatzaren 6a - Stockholm, Suedia, 1978ko otsailaren 11a) suediar idazlea izan zen.

Harry Martinson

9. seat 15 of the Swedish Academy (en) Itzuli

1949ko abenduaren 20a - 1978ko otsailaren 11
Elin Wägner (en) Itzuli - Kerstin Ekman (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHarry Edmund Martinson
JaiotzaJämshög church parish (en) Itzuli eta Blekinge1904ko maiatzaren 6a
Herrialdea Suedia
HeriotzaStockholm1978ko otsailaren 11 (73 urte)
Hobiratze lekuaSilverdals cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaHarakiria: odolustea
Familia
Ezkontidea(k)Moa Martinson
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea eta zientzia-fikzio idazlea
Jasotako sariak
KidetzaSuediar Akademia
Fem unga (en) Itzuli

harrymartinson.org
Musicbrainz: b6d8dfd8-8ee1-42a3-928d-d006b9dceab6 Discogs: 1566339 Find a Grave: 9571170 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Oso haurtzaro gogorra izan zuen, gurasoak oso gazte zela galdu baitzituen. Itsasontzietan ibili zen lanean gaztetan, eta horrek herrialde asko ezagutzeko aukera eman zion. Olerkiak idatziz egin zen ezagun «Fem Unga» taldearen barruan (1929). Bizitza modernoaren teknologiaren eta aurrerabideen kontra azaldu zen bere lanetan.

Martinsonen olerki-liburuen artean aipagarri dira: Nomadak (1931), Izadia (1934) eta Aniara (1956). Azpimarratzekoak dira, halaber: Nässlorna blomma (1935, Loratzen dira asunak), ipuin-liburua, eta Resor utan mal (1949, Norabiderik gabeko bidaiak) bidaia-liburua.

1974an Literaturako Nobel saria irabazi zuen, Eyvind Johnsonekin batera.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu