Harriet Leveson-Gower

Harriet Leveson-Gower, Countess Granville edo Granville kondesa (jaiotzez Lady Henrietta Elizabeth Cavendish; Londres, 1785eko abuztuaren 29a – 1862ko azaroaren 25a) aristokrata aberats eta idazle ingelesa zen, Lady Granville izenez ere ezaguna.

Harriet Leveson-Gower

Bizitza
JaiotzaLondres1785eko abuztuaren 29a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma  1801eko urtarrilaren 1a)
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  (1801eko urtarrilaren 1a -
HeriotzaLondres1862ko azaroaren 25a (77 urte)
Familia
AitaWilliam Cavendish, 5th Duke of Devonshire
AmaGeorgiana Cavendish
Ezkontidea(k)Granville Leveson-Gower, 1st Earl Granville (en) Itzuli  (1809ko abenduaren 24a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaCavendish family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
JarduerakSocialitea eta aristokrata

Biografia aldatu

Lady Georgiana Spencerren eta Devonshireko 5. Cavendish dukearen alaba gazteena izan zen. Cavendish eta Spencerren familia aberatsetako kidea zen, eta haurtzaroa igaro zuen bi anaiekin etxe-irakasle batek hezitu zituelarik.

1809an, Harriet Granville Leveson-Gowerrekin ezkondu zen, hamazazpi urtez bere izebaren maitale izan zen diplomatiko batekin. Ezohiko lotura hori gorabehera, bikotearen ezkontza zoriontsua izan omen zen eta bost seme-alaba eduki zituzten. 1824 eta 1841 bitartean, Granvillek Frantziarako enbaxadore britainiar gisa lan egin zuen, eta Harrietek Parisko gizarte giroan jarduera erdi-diplomatikoak antolatzen lan asko egin zuen senarrarentzat, askotan nekagarri eta hotz egiten zitzaion lan batean.

Libururik argitaratu ez arren, gutun-idazle emankorra izan zen Lady Granville, eta gutun horien interes eta kalitateagatik idazletzat joa da[1]. Ia bizitza osoan idatzi zituen gutunak ezagunekin, eta bere inguruko bizimodua ukitu umoretsuz deskribatzen du sarri horietan.

Historialarien iritziz, bere kontakizun xeheak informazio-iturri baliotsua direla XIX. mendeko aristokraziako bizitzari buruz, baita enbaxada batek nola funtzionatzen zuen jakiteko. 1894 eta 1990 bitartean, Harrieten lau korrespondentzia-bilduma argitaratu izan dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Morales, Ana Isabel. (1996). «Hitzaurrea - Harrotasuna eta aurrejuzkuak» www.armiarma.eus (Ibaizabal) (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).

Kanpo estekak aldatu