Harila, bobina edo induktorea energia eremu magnetiko moduan biltegiratzen duen zirkuitu elektriko baten osagai pasiboa da, autoindukzio-fenomenoa baliatzen duena.

1. irudia: Harilak, bobina edo induktore ere deituak.
Harilaren ikurra

Induktantzia (L) izeneko harilaren konstantea henry unitateetan neurtzen da. Hala ere, elektronikan, ez da ohikoa henry ordenako harilak izatea eta unitate txikiagoak erabiltzen dira.

Eraikuntza aldatu

Induktorea normalean eroale-bobina batez dago osatua, usuki burdin hariaz edo kobrezko hari esmalteztatuaz egina. Badira airezko nukleodun eta burdin materialez osatutako nukleodun induktoreak (adibidez, altzairu magnetikoa), beren magnetismo-ahalmena areagotzea dutenak helburu.

Induktoreak zirkuitu integratuetan ere eraiki daitezke, mikroprozesagailuak egiteko prozesu bera erabiliz. Kasu hauetan arrunki aluminioa erabiltzen da material eroale gisa. Hala ere, arraroa da induktoreak zirkuitu integratuen barnean eraikitzea; askoz ere praktikoagoa da “biralari” deitutako zirkuitua erabiltzea, anplifikadore operazional baten bidez kondentsadore batek induktore modura jokatzea ahalbidetzen duena.

Induktorea hurrengo zatiez dago osatua:

  • Kulata: sustantzia ferromagnetikoko pieza da, harilkatuz inguratuta ez dagoena eta makinaren poloak elkartzeko dena.
  • Pieza polarra: kulata eta burdinartearen artean kokaturako zirkuitu magnetikoaren zatia da, nukleoa eta espantsio polarra barne.
  • Nukleoa: harilkatu induktoreaz inguratutako zirkuitu magnetikoaren zatia da.
  • Espantsio polarra: induzituaren ondoan eta burdinarte ertzean dagoen pieza polarraren zatia da.
  • Kommutazio-poloa edo polo lagungarria: polo magnetiko osagarria da, harilkatuz hornitua (ala ez) eta kommutazioa hobetzeko dena. Erdi-mailako eta potentzia handiko makinetan erabiltzen da.

Induktore txikiak ere fabrikatu daitezke, maiztasun oso altuetan erabiltzeko, pikortatu- edo ferrita-zilindro batetik igarotzen den eroale bat erabiliz.

Ekuazioak aldatu

 
 

Metatutako energia aldatu

Esan bezala, harilak energia elektrikoa eremu magnetiko moduan metatzen du korronte elektrikoa igotzen denean. Korronte elektrikoa jaisten denean, berriz, energia askatzen du. Matematikoki froga daiteke   induktantziako eta   korronte elektrikodun harilak metatutako energiak ondorengo adierazpena duela:

 

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu