Hardbass-a (errusieraz: хардбасс, khardbass) dantzako musika elektronikoaren azpigenero bat da. Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta 2000ko hamarkadaren hasieran sortu zen Errusian, Polonian, Ukrainan, sobietarren ondorengo herrialdeetan eta Ekialdeko Europako beste herrialde batzuetan. House, Hard House eta Hardstyle bezalako azpigeneroen eraginak ditu. Tempo azkarra (150 eta 160 ppm artean), kick indartsuak, Donk baxuaren erabilera bereizgarria eta, noizean behin, ingelesez, errusieraz edo beste hizkuntza eslaviar batean rapeatzea ditu ezaugarri.[1]

Hardbass-aren zaleak Adidasez janzten dira eta edari alkoholdunak hartzen dituzte. Beraien buruari Slavs (euskaraz eslaviarrak) deitzen diote.

Internetaren eragina aldatu

Interneten musika estilo hau hedatzen lagundu zuen kantuetako bat YouTubeko apartje erabiltzaileak 2015ean igo zuen "Cheeki Breeki Hardbass Anthem" izan zen.[2] Kantuaren jatorria S.T.A.L.K.E.R.: Shadow of Chernobyl bideo-jokoko A nu, cheeki breeki i v damke [3](errusieraz А ну, чики-брики и в дамки!) esaldia da. Honek musika estilo hau memeen munduan sartzea ekarri zuen.

Ezagun egin zen beste bideo bat Davayren Tri poloski abestiarena da. Euskarara “hiru lerro” modura itzuliko litzateke eta adidasen logoan ikusi daitezkeen hiru lerroengatik deitzen da horrela. Berehala nazioarteko meme bilakatu zen, eta musika estilo hau ospetsu egin zuen.[4]

Hardbass-a Euskal Herrian aldatu

Musika estilo hau Euskal Herrian ere hedatu da. Hedapen honetan garrantzi handia izan dute musika estilo hau jartzen zuten diskotekak. Honen adibide dira Oiartzuneko Itzela Multiplex (dcibelia), Ondarroako Venecia, Iruneko Tunk eta Lemoako NON diskotekak. Euskal Herrian Hardbass-a egiten duten hainbat musikari daude. Esanguratsuenak Paul HB & Greenbass, DJ Pascu, David BFL eta Egualize Project dira.

Musika ekoizleak estilo honetan parte hartzen hasi dira eta DJ batzuekin batera diskografiak sortzen hasi dira, adibidez MasfierKlubb (Paul HB), BumpingForLife Records (David BFL) eta O-mode Records (Pascu,Gari Seleckt).

Azken urteetan oso ohiko bilakatu da talde militante ezberdinek, bereziki gazte eta ikasle antolakundeek, Hardbass-ak antolatzea. Ekintza hauetan gazteak mozorrotu egiten dira eta beren aldarriak zabaltzen dituzte hardbass estiloko musikarekin dantza egiten duten bitartean.[5][6][7]

Musikari esanguratsuak aldatu

Izena Lurraldea
Paul HB & Greenbass Euskal Herria  
DJ Pascu Euskal Herria  
David BFL Euskal Herria  
Egualize Project Euskal Herria  
N3XX Txekia  
DJ Czech Slav Txekia  
DJ Snat Errusia  
XS Project Errusia  
Bar@bass Errusia  
Hard Bass School Errusia  
Sonic Mine Errusia  
Just Motion Errusia  
DJ DBC Errusia  
Yurbanoid Errusia  
Mystery system Errusia  
Russian Village Boys Errusia  
Badwor7h Ukraina  
DJ Blyatman Eslovakia  
Gopnik McBlyat Polonia  
Life of Boris Estonia  

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Cantilo 101.9, Radio. (2020-07-03). «¿Conocés el hard bass?» Radio Cantilo 101.9 (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).
  2. https://www.youtube.com/watch?v=BnTW6fZz-1E
  3. «Cheeki Breeki» Know Your Meme (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).
  4. «Tri Poloski / ТРИ ПОЛОСКИ» Know Your Meme (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).
  5. «M8 Emakume Langileon Nazioarteko Eguna. Batu grebara! Batu iraultzara!» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).
  6. «https://twitter.com/iabertzaleak/status/843573308515860480» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).
  7. «https://twitter.com/ernaigazte/status/1221704756911054848» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).

Kanpo estekak aldatu