Hanno Möttölä

saskibaloi jokalari finlandiarra

Hanno Möttölä (Helsinki, 1976ko irailaren 9a) saskibaloi jokalari finlandiarra da. Gasteizko Saski Baskonia taldean aritu zen 2002 denboraldian.

Hanno Möttölä

Bizitza
JaiotzaHelsinki1976ko irailaren 9a (47 urte)
Herrialdea Finlandia
Hezkuntza
HeziketaUtahko Unibertsitatea
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
NMKY Helsinki (en) Itzuli1994-1996
Utah Utes men's basketball (en) Itzuli1996-2000
Atlanta Hawks2000-2002
Saski Baskonia2002-2002
Fortitudo Pallacanestro Bologna (en) Itzuli2003-2004
Victoria Libertas Pesaro (en) Itzuli2004-2005
BC Dynamo Moscow (en) Itzuli2005-2006
BC Žalgiris Kaunas2006-2007
Aris Tesalonika BC2007-2008
Torpan Pojat (en) Itzuli2009-2013
Utah Utes men's basketball (en) Itzuli1996-2000
Draft NBA Atlanta Hawks
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota
Pisua112 kilogramo
Altuera209 zentimetro
IMDB: nm2434719 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

Finlandiako ligan hasi zen jokatzen, Helsinki NMKY taldean baina 1996an Estatu Batuetara joan zen bertako Unibertsitate Ligan jokatzera, Utah-ko unibertsitatearekin hain zuzen ere.

2000 urteko draft-ean hamalugarren postuan gelditu zen[1] eta Atlanta Hawks taldeak hartu zuen[2]. Bertan Lorenzen Wright-en ordezkoa izan zen eta lehen denborldian hiru partida baino ez zituen jokatu. Bigarren denboraldian ere gauzak ez zitzaizkion hobeto etorri eta berriz ere Europara itzultzeko erabakia hartu zuen.

Saski Baskoniak fitxatu zuen eta 9 partida jokatu zituen[3], baina abenduan bere kontratua bertan behera gelditu zen. Hurrengo urteetan ligaz liga aritu zen, 2003an Italian, 2005ean Errusian, 2006an Lituanian eta 2007an Grezian[4]. Nazioarteko titulu bakarra 2005-06 denboraldian lortu zuen Dinamo Mosku taldearekin, ULEB Kopa hain zuzen ere.

2009an Finlandiako Torpan Pojat taldeak fitxatu zuen[5] eta lau denboraldi egin zituen bertan, 2013an erretiratu zen arte[6].

Palmaresa aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hanno Möttölä  
  1. (Ingelesez) Consulting, Fine Line Websites & IT. «The Draft Review» The Draft Review (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  2. Rome News-Tribune - Búsqueda en el archivo de Google Noticias. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  3. ACB.COM. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  4. (Ingelesez) «Aris inks big men Mottola and Agadakos» Welcome to EUROLEAGUE BASKETBALL (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  5. (Gaztelaniaz) Hanno Mottola vuelve a las canchas. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  6. (Finlandieraz) Hanno Möttölä vahvistaa ToPoa Divisioona A:n kärjessä - Suomen Koripalloliitto ry. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).