Hanafi (arabieraz: حنفى‎) Abu Hanifah imamak (Kufan 699-767) sortutako eskola juridiko islamiarra edo madhab-a da. Eskola guztietatik sakratuak kontsideratzen diren testuen interpretazio malguena egiten duena da. Zabalpen gehiena duen eskola da, musulman guztien %45ak jarraitzen duelarik: Abbastarren eta Otomandarren inperioetan eskola ofiziala izan baitzen.

Gaur egun, Turkia, Siria, Irak, Jordania, Palestina, Balkanak, Kaukasoa, Pakistan, Afganistan eta Asiako ekialdean arrakasta gehien duen eskola da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.