Hammurabiren Kodea

Hammurabiren kodea Hammurabiren kodea Hammurabiren kodea holisss
Hamurabiren Kodea» orritik birbideratua)

Hammurabiren Kodea Babiloniako zuzenbide-testua da, K. a. 1750 aldean Hammurabi Babiloniako seigarren erregeak promulgatu zuena. 1901-1902 aldean Susa hirian aurkitu eta gaur egun Louvre museoan dagoen dioritazko zutarri batean idatzirik dago. Ezagutzen den lege bildumarik zaharrena da, eta antzinako Mesopotamiako osoena. Arauez osatutako kodea da, ondorengo kodeentzako eredu izan zena, eta oso garrantzitsua izan zen Mesopotamiako gizartea ikertzeko.

Hammurabiren Kodea
Jatorria
Argitaratze-dataK.a. 1752
Jatorrizko hizkuntzaAkadera
Honen izena daramaHamurabi
Ezaugarriak
HizkuntzaAkadera
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusiajabetza, family law (en) Itzuli, Zuzenbide pribatua, zigor-zuzenbidea, Jaraunsletza, offence against the person (en) Itzuli, Alokairua, service contract (en) Itzuli eta justizia

Zutarria aldatu

Hammurabiren Kodea dioritazko zutarri zilindriko batean idatzirik dago. Zilindroaren behe-erliebean Xamax, justiziaren jainkoa, ageri da Hammurabiri legeak ematen, erregearen legea jainkoaren hitza dela adierazi nahiz. Zutarriaren bi aldeetan, molde kuneiformez (ziri erako moldez), akkadieraz idatzitako 282 epai daude, 34 zerrendatan.

Edukia aldatu

Kodeko artikuluek eguneroko bizitzako hainbat arau ezartzen dituzte. Batez ere honakoak arautzen ditu:

  • gizartearen hierarkia: hiru talde arautuz (gizon askeak, mendekoak eta esklaboak
  • gizarte babesa: esklabo bat ez da inoiz emazte eta seme-alaben gazteengandik banatu behar
  • soldatak: egindako lanaren araberakoak dira
  • sendagileak: sendagileen ordain saria gaixoaren araberakoa da, berau askea edo esklaboa den arabera
  • laneko betebeharra: arkitekto batek etxe bat eraiki eta honek lurra jotzen badu bertakoak hilaraziz, arkitektoak heriotza zigorra jasoko du
  • justiziaren jarraibideak: justizia epaimahaiek egiten dute eta erregerengana eraman daiteke auzia, epaiak idatzi egingo dira
  • zigorrak: delitu eta krimenaren arabera sailkatuak daude, oinarria Talionen legea izanik

Hammurabiren Kodearen arau batzuk aldatu

  • «Gizon batek, frogarik gabe, beste bati hilketa bat leporatzen badio, exekutatua izango da.»
  • «Gizon batek lapurreta egin badu, (...) exekutatua izango da.»
  • «Seme batek aita jotzen badu, eskua moztuko zaio.»
  • «Gizon batek beste gizon baten semeari begia ateratzen badio, begia aterako zaio.»
  • «Gizon batek semea herentziarik gabe uztea erabakitzen badu, eta epailearen aurrean "semea herentziarik gabe utzi dut" esaten badu, epaileak auzia aztertu egingo du. Semeak huts larririk egin ez badu, aitak ez du zilegi izango semea herentziarik gabe uztea.»

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu