Hampton Court jauregia

Hampton Court jauregia errege-jauregi bat da, Londresen hego-mendebaldean, Richmond upon Thames eta Kingston upon Thames udalerrien artean. Jauregia Londresen zentrotik 18,8 kilometrotara dago, Tamesis ibaiaren ertzean.

Hampton Court jauregia
Hampton Court Palace
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaRichmond upon Thames
Ur-masaTamesis
Koordenatuak51°24′12″N 0°20′15″W / 51.4034°N 0.337499°W / 51.4034; -0.337499
Map
Historia eta erabilera
Sutea 1986ko martxoaren 31
Inaugurazioa1838
KudeatzaileaHistoric Royal Palaces
Arkitektura
Materiala(k)adreilua
EstiloaTudor architecture (en) Itzuli
Barrokoa
Zerbitzuakaccessible toilet
Ondarea
Ondare Ingelesa1193127, 1002009 eta 1000108
Kontaktua
HelbideaHampton Court Palace, East Molesey KT8 9AU
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1514 inguruan eraikia izan zen, Wolsey kardinalarentzat. Baina kardinalak Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren begikotasuna galdu zuenean, jauregia erregearen eskuetara pasa zen, eta erregeak handitu egin zuen.

Hurrengo mendean, Gilen III.a erregeak jauregia berreraiki eta handitzeko egitasmo erraldoi bati ekin zion, Hampton Court Versaillesko jauregiaren pareko egitearen irrikak bultzaturik. Birmoldaketa-lan horiek 1694an gelditu ziren, eta haien ondorioz, Hampton Court jauregia gaur egun bi arkitektura-estilo ezberdin eta kontrajarrietan eraikitako hegalez osaturik agertzen da: Tudor estiloko hegala, zaharrena, eta barrokoa, berriagoa. Hala eta guztiz ere, bi zatietan adreilu gorrixka-arrosa erabili izanak estilo-bitasun horri halako batasun-kutsu bat ematen dio, bai eta hegalak nolabaiteko oreka simetrikoan kokatuta egoteak ere.

Gaur egun, jauregia jendeari irekita dago, eta Londresen inguruetara egin ohi diren turismo-txangoen helmuga nagusietako bat da. Hampton Court jauregia eta St. James jauregia (St. James's Palace, ingelesez) dira Henrike VIII.aren jabetzakoak izan ziren jauregi ugarietatik gaur den egunean zutik dirauten bakarrak.

Iruditegia aldatu

 
Hampton Court jauregiaren sarrera nagusia, Tudor estilokoa.
 
Hampton Court jauregiaren hegal barrokoa, Christopher Wren-ek diseinatua.
 
1708ko grabatu honetan argi nabaritzen dira jauregiaren Tudor estiloko hegal zaharra, aurrealdean, eta horri atzetik erantsitako hegal barrokoa, berriagoa. Atzerago eta alboetan, jauregiaren lorategiak.

Kanpo estekak aldatu