Hammersmith eta Fulham

Hammersmith eta Fulham (ingelesez: London Borough of Hammersmith and Fulham) Londresko udalerrietako (borough) bat da. 2015eko erroldaren arabera 179.400 zituen 16,4 kilometro koadroko azaleran.

Hammersmith eta Fulham
Londresen banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
AlkateaStephen Cowan (en) Itzuli
Posta kodeaNW, W, SW eta W6 9JU
Geografia
Koordenatuak51°29′33″N 0°14′05″W / 51.4925°N 0.2347°W / 51.4925; -0.2347
Map
Azalera16.3976 km²
Demografia
Biztanleria185.426 (2018)
0 (2018)
Dentsitatea11.308,12 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1965eko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakNeukölln, Boulogne-Billancourt eta Anderlecht
lbhf.gov.uk

Nazioarteko enpresa askok egoitza dute udalerri hontan.

Historia aldatu

Neolito garaiko aztarnak aurkitu dira indusketatan eta erromatarren garaiko asentamendu bat ere aurkitu da. Aspaldian interes handia dago Fulhamen aintzinako historia berreskuratzeko.

Aurreneko aipamenetan Fulanhamme izena agertzen da. 1154ko agiri batean agertzen da lehenengo eliza eta 1242an parrokia dela aipatzen da. Garai beretsukoa da Londresko apezpikuen egoitza izandako Fulham jauregia. XV mendean errotak ezarri ziren ibaiertzean, industriari hasiera emanez. Hurrengo urteetan papergintza eta garagardogintza nagusitu ziren Fulhamen.

1729an Fulham zubia eraiki zen Tamesis ibaia gurutzatzeko eta 1886an Putney zubiak ordezkatu zuen. XVIII mendean Londresko aberatsentzako dibertimentu auzoa bihurtu zen putetxeak eta garagardotegiak ireki zirenean. XIX mendean trenbideak Londresko gainerako udalerriekin lotu zuen.

1900 urtean Fulham udalerria eratu zen eta 1965ean iparralderago dagoen Hammersmith udalerriarekin egin zuen bat. 1960 urtean BBC telebista katean bertan ezarri zuen egoitza nagusia.

Auzoak aldatu

Udalerria osatzen duten auzoak honakoak dira:

  • Sands End
  • Shepherd's Bush
  • Walham Green
  • West Kensington
  • White City

Kirolak aldatu

Udalerri txikia bada ere hiru futbol talde nagusiren egoitza dago bertan, Chelsea, Fulham eta Queens Park Rangers. Bertan ere badago White City Estadioa, 1908ko Londresko Olinpiar Jokoak ospatzeko eraiki zena.

Oxford-Cambridge estropadaren lehenengo zatia udalerriaren barnean jokatzen da, Tamesis ibaian.

Ondasun nabarmenak aldatu

Kanpo estekak aldatu