Hamad bin Khalifa Al Thani

politikari qatartarra

Hamad bin Khalifa Al Thani xekea (arabieraz: الشيخ حمد بن خليفة ال ثاني‎‎; Doha, 1952ko urtarrilaren 1a) Qatarko emirra izan zen 1995etik 2013ra.

Hamad bin Khalifa Al Thani

Qatarko emirra

1995eko ekainaren 26a - 2013ko ekainaren 25a
Khalifa bin Hamad Al Thani - Tamim bin Hamad Al Thani
Bizitza
JaiotzaDoha1952ko urtarrilaren 1a (72 urte)
Herrialdea Qatar
Familia
AitaKhalifa bin Hamad Al Thani
Ezkontidea(k)Moza bint Nasser Al Missned (en) Itzuli  (1977 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAlthani (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRoyal Military Academy Sandhurst (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Graduamaior jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
IMDB: nm3105112 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Bere aita, Qatarko emir Khalifa ibn Hamad al Thani xekea, agintaritzatik bota zuen estatu-kolpe odoltsu batean, 1995ean. Xeke zaharrak berak ere lehengusu bati kendu zion agintaritza 1972an, eta Suitzan oporretan zela bere seme zaharrak gobernuaren erantzukizuna bere gain hartu zuen. Mundu osoko herrialdeek berehala onartu zuten Qatarko agintari berria.

Xeke gazteak ikasketa militarrak egin zituen Britainia Handiko Errege Akademia Militarrean, Sandhursten. Atleta bikaina zen, eta bere herrira itzuli zenean, atletismo-programak antolatu eta bultzatu zituen. Printze oinordeko zela, gudarosteko buruzagi nagusi izendatu zuten 1972an, eta Defentsa-ministro 1977an. Emir-kargua eskuratu baino lehen, gobernuko administrazioaren eta arazo militarren ardura hartu zuen. Petrolioa, merkataritza eta kanpo-politika ere beraren esku egon ziren.

1995eko estatu-kolpea aitaren eta semearen bi urteko tirabira handien ondorioa izan zen. Agintaritza eskuratu orduko baimena eman zuen Qatarko burtsa hiriburuan jartzeko; ministro-talde berria izendatu zuen; gobernu- eta ondorengotza-lege berriak onartu zituen, eta Lehen Ministro izendatu zuen bere burua, Defentsa-ministro eta gudarosteko buruzagi nagusi karguei uko egin gabe. Abdullah bere anaia izendatu zuen laguntzaile. Hamad xekea arabiar buruzagi liberala da, Israelekin harremanak onbideratzen saiatu da, eta Estatu Batuei zentro militarrak eraikitzeko baimena eman die.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hamad bin Khalifa Al Thani