Halikarnasoko mausoleoa

Halikarnasoko Mausoleoa» orritik birbideratua)

Halikarnasoko mausoleoa haitzurdin zurizko hilobi monumental bat zen, antzinate klasikoko munduko zazpi mirarietako bat. Mausolo (antzinako grezieraz: Μαύσωλος, Maúsōlos) Kariako erregearen omenez eraiki zuten.

Halikarnasoko mausoleoa
Μαυσωλεῖον της Ἁλικαρνασσοῦ
Munduko Zazpi Mirariak
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaMuğla probintzia
Turkiako barrutiaHalikarnaso
Koordenatuak37°02′17″N 27°25′27″E / 37.03794°N 27.4241°E / 37.03794; 27.4241
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 351
JabeaArtaxerxes III.a Oko
KomisarioaMausolus (en) Itzuli
Artemisia II of Caria (en) Itzuli
Izenaren jatorriaMausolus (en) Itzuli
Suntsipena1494
Arkitektura
ArkitektoaSatyros of Paros (en) Itzuli
Pythius of Priene (en) Itzuli
Estiloaarkitektura klasikoa

Historialarien arabera, Mausoloren bizitzak ez du ezer nabarmengarririk, bere hilobiaren eraikuntza izan ezik. Egitasmo hau Artemisia II.a Kariakoak pentsatu zuen, Mausoloren arreba eta emaztea zena. Eraikuntza, Mausoloren erregealdian hasiko zen, eta, beharbada, K. a. 350ean amaitua izan zen, Mausoloren heriotzatik hiru urte eta Artemisiaren heriotzatik urte betera.

Hilobi monumental hau eraikitzeko enkargua, Satiros eta Piteos arkitektoei eman zitzaien, hauek, 30x40 metroko egitura bat eraiki zutelarik. Bere gainean, joniar ordenako 117 zutabe bi ilaratan, piramide mailakatu erako sabaia eusten, eta, azken honen gainean, erregea eta erreginaren irudiak zituen koadriga baten estatua, orotara, 50 metroko altuera hartzen zuelarik. Mirari hau osatzeko, garaiko greziar eskulturagile hoberenek, bere egituran irudiak eta erliebeak zizelkatu zituzten. Orotara izan zituen estatua kopurua, 444koa izan zen, gutxi gora-behera. Gurdi bat eta lau zaldiren estatua batekin koroatua zegoen.

Alexandro Handia, barbaro eta arabiarren inbasioak eta hiriaren suntsipena jasan zituen, baina, azkenik, 1404an lurrikara batek suntsitu zuen.

XIV. mendean, San Joanen Zaldunek, behera botatzen amaitu zuten, eta hondakinak, Bodrumgo gaztelua edo Halikarnasoko San Petriren gaztelua eraikitzeko erabili zituzten. Garai honetan zehar, eraikinaren azpian, tunel batzuk aurkitu ziren, hildako erregeen sarkofagoetara iristen zirenak. Hilobia, lapurrek arpilatu zuten, eta horregatik gaur egun ez dago bere arrastorik.

Goiko estatua eta frisoren bat salbatu ziren. Gaur egun, Londresko British Museumean ikus daiteke.

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu