HD 149404, V918 Scorpii bezala ere ezaguna, Scorpius konstelazioko hego-mendebaldeko izar bitar bat da, osatzen duten bi izarrak soilik espektroskopia bidez bana daitekeelarik. Gure eguzkitik ondo definitu gabeko distantzia batera dago, baina egileren batzuk, Ara OB1 izar elkartearen antzekoa dela uste dute, NGC 6193 kumulu irekiko kidea dena, hau da, 4500 argi-urte alegia. 5,47ko itxurazko magnitudearekin, begi hutsez ikus daiteke argi kutsadurarik gabeko zeruetan.

HD 149404
Behaketa
Distantzia Lurretik1.315,616 pc
Itxurazko magnitudea (V)5,52, 5,23, 5,88, 6,9, 4,606, 4,387, 4,191 eta 5,267011
Mota espektralaO8.5Iab(f)p
KonstelazioaScorpius
Abiadura erradiala−52,5 km/s
Igoera zuzena249,09401187491 °
Deklinazioa−42,85886170216 °
Izendapenak

Ezaugarriak aldatu

HD 149404 07.5(f) eta 0N9.7 espektro motako bi izar supererraldoik osatzen dute. Lehenaren argitasuna gure Eguzkiarena baino 790.000 aldiz handiagoa da, eta bigarrenarena 600.000 aldiz handiagoa. Lehenaren masa gure eguzkiarena baino 60 aldiz handiagoa da, eta bigarrenarena 50 aldiz inguru handiagoa. Lehenaren erradioa 24,3 eguzki erradiokoa da, eta bigarrenarena 28,1 eguzki erradiokoa, euren erdiguneen arteko tartea gure eguzkia eta Merkurioren artekoaren antzekoa delarik, 50 milioi kilometro ingurukoa alegia, bigarrena lehena baino eboluzionatuago dagoelarik, beharbada bien arteko materia transferentziaren ondorioz.

Bi izarrak hain gertu daude elkarrengandik euren izar haizeek elkar eragiten dutela, euren maiztasun espektroan nabari daitekeena.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.