Gustav Stresemann (Berlin, Alemania, 1878ko maiatzaren 10a - 1929ko urriaren 3a) politikaria izan zen.

Gustav Stresemann

Alemaniako kantziler

1923ko abuztuaren 13a - 1923ko azaroaren 23a
Wilhelm Cuno - Wilhelm Marx
Alemaniako Kanpo Harremanetarako ministroa

1923ko abuztuaren 13a - 1929ko urriaren 3a
Hans von Rosenberg (en) Itzuli - Julius Curtius (en) Itzuli
Weimarko Errepublikako Kantzilerra

1923ko abuztuaren 13a - 1923ko azaroaren 23a
Wilhelm Cuno - Wilhelm Marx
Alemaniar Inperioko Reichstageko kidea



Weimar Errepublikako Reichstagko kidea

Bizitza
JaiotzaBerlin1878ko maiatzaren 10a
Herrialdea Alemania
BizilekuaBerlin
HeriotzaBerlin1929ko urriaren 3a (51 urte)
Hobiratze lekuaLuisenstadt Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Käte Stresemann (en) Itzuli  (1903ko urriaren 20a -  1929ko urriaren 3a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Frederiko Gilen Unibertsitatea
Andreas-Gymnasium Berlin (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaKarl Bücher (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Lantokia(k)Berlin eta Dresden
Jasotako sariak
KidetzaBonner Burschenschaft Germania (en) Itzuli
Burschenschaft Normannia zu Heidelberg (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Liberal Party (en) Itzuli
Alemaniako Alderdi Demokratikoa
German People's Party (en) Itzuli
National-Social Association (en) Itzuli

Discogs: 430919 Find a Grave: 14642960 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Historia, literatura eta ekonomiako ikasketak egin zituen Berlingo eta Leipzigeko unibertsitateetan (1897-1900), eta 1903. urtean Alemaniako Alderdi Nazional Liberaleko kide egin zen. 1906tik 1912ra bitartean, Dresde hiriko zinegotzi izan zen, eta aldi berean, ekonomiari buruzko artikuluak idazten zituen Sächsische Industrie (Saxoniako Industria) aldizkarian. 1907. eta 1914. urteetan diputatu aukeratu zuten, eta Lehen Mundu Gerra bitartean, alderdiaren buruzagitza izan zuen.

Gerra amaitu ondoren Alemanian errepublika ezarri zenean, Stresemannek Alemaniako Herri Alderdia sortu zuen, eskuineko alderdi liberala. 1920. urtetik bere heriotza arte, parlamentuko diputatu eta alderdiaren lehendakari izan zen. Zenbait alderdirekin koalizio-gobernua osatu ondoren, 1923. urtean Errepublikako kantziler izendatu zuten. Baina urte berean tirabirak izan ziren koalizioan, aliatuek Rhur inguruko lurraldea hartu zutelako, eta kargua utzi zuen. Hala ere, Stresemannek esku handia izan zuen Errepublikako politikan, urte hartatik hil zen arte Kanpo Arazoetako ministro izan baitzen. Bitarte horretan, gogor saiatu zen mendebaldeko nazioekin erlazioak hobetzen, Alemaniak Europan izandako nagusitasuna berriz ere eskuratzeko asmoz. Tarte horretan, Dawesen plana onartu zen (1924; gerraren ondorioz gutxitu egin zen Alemaniak ordaindu beharreko diru-kopurua), Locarnoko hitzarmena sinatu zen (1925, Frantziaren eta Alemaniaren arteko mugak onartu ziren), aliatuak Rhineland lurraldetik irten ziren (1926), Alemania Nazioen Ligan onartua izan zen (1926), Berlingo hitzarmena sinatu zen (1926, Sobietar Batasunaren eta Alemaniaren neutraltasunaren ziurtatu zen), eta KellogBraind hitzarmena sinatu zuen Alemaniak (1928, gerrari uko egin zitzaion).

Hil aurretik Young plana martxan jarri zuen, baina ezin izan zuen amaituta ikusi. 1926. urtean Bakearen Nobel Saria jaso zuen, Aristide Briandekin batera.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu