Gurutze Etxezabal Iturrioz

Politikaria

Gurutze Etxezabal Iturrioz (Orexa, Gipuzkoa, 1995eko ekainaren 9a) politikaria da. 2023ko ekainaren 17an Orexa udalerriko alkate bilakatu zen, bigarren aldiz, 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]

Gurutze Etxezabal Iturrioz

Orexako alkatea

Bizitza
JaiotzaOrexa1995eko ekainaren 9a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakPolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

LinkedIn: gurutzeetxezabal Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

2019ko maiatzaren 10ean Orexako EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu zuen, Eneko Maiozen gidaritzapean, Gurutze Etxezabal bigarren zela.[2]"Gazteak herrian geratzeko neurri sorta jartzea, energetikoki burujabea den herria eraikitzea eta eragile zein herritarrekin elkarlanean ingurunea zaindu eta babesteko neurriak hartzea" jarri zituzten erronken artean.

 
Orexako udalbatza, 2023.06.17

Orexako udalbatzak 2022ko maiatzaren 13ko osoko bilkuran udaleko alkatea izango zenaren hautaketa egin zuen eta honenbestez Gurutze Etxezabal Iturrioz bilakatu zen alkate, azken 11 urteetan kargu horretan izan zen Eneko Maioz ordezkatuz.[3]

2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetan 5 zinegotzi lortu zituen EH Bilduk.[4]Horrek Orexako alkate karguan Gurutze Etxezabal Iturriozek jarraitzea ahalbidetu zuen. 52 boto eskuratu baitzituen EH Bilduk. Baliogabeak 3 boto izan ziren, 3 zuri eta %16,28-eko abstentzioa.[5]

2023ko ekainaren 17an hartu zuten kargua Orexako bost hautetsiek, alkate berriz, Gurutze Etxezabal Iturriozek jarraituko du, kargua hartu ondoren. [6]

Erreferentziak aldatu

  1. «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  2. «Orexako EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du - Orexa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  3. «Gurutze Etxezabal Iturrioz da Orexako alkate berria - Orexa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  4. «Udal hauteskundeak 2023 - Orexa - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  5. «Gurutze Etxezabalek jarraituko du Orexan - Orexa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  6. «Orexan Etxezabalek jarraituko du alkate - Orexa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).

Kanpo estekak aldatu