Gurea pilotalekua Azkoitiko (Gipuzkoa) udal pilotalekua da.[1] 1931ko azaroaren 30ean (San Andres egunez) inauguratu zutenetik, hainbat eratako ekitaldiak egin dira: pilota partidak, boxeo borrokak, zinema emanaldiak, kontzertuak eta abar.

Gurea pilotalekua
Kokapena
Kirolapilota

Azkoitiko Alde Zaharraren alboan dago. Pilotalekuaren aurreko plazan Jorge Oteitza oriotar eskultore ospetsuaren Frontoiak eskulturak daude. Aldamenean, izen bereko probalekua du; bertan, Udaberri Saria eta Andra Marietako kinttopeko idi proba txapelketak jokatzen dituzte urtero. Gainera, Gurea probalekua zenbait idi, zaldi eta asto proba apustu edo desafioren egoitza izan da.

Erreferentziak aldatu

  1. «Gurea udal pilotalekua», Azkoitiko Udalaren webgunea.
43°10′41.24″N 2°18′54.32″W / 43.1781222°N 2.3150889°W / 43.1781222; -2.3150889

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.