Guisandoko San Jeronimo monasterioa

Guisandoko San Jeronimo monasterioa Avilako probintziako El Tiemblo herrian zegoen monasterioa zen, Gaztela eta Leon Erkidegoan, Espainian. Gaur egun erorkinak babestuta daude.

Guisandoko San Jeronimo monasterioa
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaÁvilako probintzia
UdalerriaEl Tiemblo
Kokapen fisikoaCerro de Guisando
Koordenatuak40°21′46″N 4°27′20″W / 40.36272°N 4.45549°W / 40.36272; -4.45549
Map
Historia eta erabilera
Ecclesiastical confiscations of Mendizábal
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-54-0000011-00000
Monasterioko klaustroaren erorkinak.

Historia aldatu

Monasterioaren jatorria 1375ean dago. Urte horretan Juana Fernándezek utzitako lurretan eraiki zen. Fraideak San Jeronimo ordenakoak ziren eta esaten da, eraikina altxatu aurretik, bertan dagoen haitzuloan bizi zirela. Juana Fernández, bestetik, Henrike II.a Gaztelakoaren sasiko alaba zen Leonor Gaztelakoaren tutorea izan zen.

Babesa aldatu

1954ko otsailaren 5ean Espainiako Gobernuak Leku Pintoresko moduan monasterioa babestu zuen.[1] Gaur egun Ávila probintziako kultura-intereseko ondasuna bezala babestuta dago. Hispania Nostra elkarteak, utzikeria dela eta, monasterioa bere zerrenda gorrian jasota du.[2]

Babestutako inguruak aldatu

  • Monasterioaren hormak
  • Klaustroa: Gotikotik pizkunderako trantsiziokoa
  • Haitzuloa: antza, monasterioa altxatu aurretik monjeak bertan bizi ziren.
  • Lorategiak
  • Baseliza: Villenako Markesak altxatu zuen.
  • Hasieran Guisandoko Zezenak multzo berean sartzen ziren.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guisandoko San Jeronimo monasterioa