Guillermo Rodríguez Lara
Guillermo Rodríguez Lara (Pujilí, Cotopaxi probintzia, 1923ko azaroaren 4a)[1][2] ekuadortar militar, politikari eta diktadorea da. Ekuadorko presidentea izan zen 1972tik 1974ra.
Guillermo Rodríguez Lara | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ekuador, 1923ko azaroaren 4a (100 urte) |
Herrialdea | Ekuador |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Aída Judith Leon (en) (1953 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Western Hemisphere Institute for Security Cooperation (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta politikaria |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ecuadorian Army (en) |
Gradua | dibisio-jeneral |
Ekuadorko armadako burua izan zen eta 1972ko otsailaren 15ean José María Velasco Ibarra presidentea erbestera bidali zuen kolpe militarra zuzendu zuen. Petrolio-salmentatik eratorritako dibisekin, ospitaleak, errepideak eta petrolio-findegiak eraiki zituen, eta armada finantzatu zuen. 1976ko urtarrilaren 11n, Arturo Povedak zuzendutako beste estatu-kolpe militar batean kargutik kendu zuten.