Guildford Four eta Maguire Seven

Guildford Four and Maguire Seven (euskaraz Guilfordeko Lauak eta Zazpi Maguiretarrak) Erresuma Batuko justiziak modu ustelean kaltetu eta preso sartutako irlandar jatorriko bi jende talde dira, 1974ko urriaren 5ean Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarrak Ingalaterrako Guildford hirian burututako atentuaren egileak izatea eta IRAkideak izatea leporatu baitzien, nahiz eta guzti hori gezurra zela eta hiritar arruntak zirela jakin. Espetxeratzeko behar zituzten gezurrezko lekukotasun asko tortura fisiko eta presio psikologikoen bidez lortu ziren.

Beren kasuak mundu osoan ohiartzun handia izan zuen, batez ere Guilfordeko Lauena, Jim Sheridan zuzendariaren 1993ko In the Name of the Father filman ikus liteke.

Zazpi Maguiretarrak aldatu

Zazpi Maguiretarrak edo Maguire Seven jende taldeari britainiar justiziak euren lehergailuak egiteko IRAk nitroglizerina emana leporatzen zien, hau dena 1974ko abenduaren 3an britainiar poliziak Anne Maguiren West Kilburngo bere etxea mihatu ostean.

1976ko martxoaren 4ean epaitu eta ondorengo zigorrak jaso zituzten:

  • Anne Maguire, adina 40 urte, zigorra: 14 urteko espetxea
  • Bere senarra zen Patrick Maguire, adina 42 urte, zigorra: 14 urteko espetxea
  • Beren semea zen Patrick Maguire, adina 14 urte, zigorra: 4 urteko espetxea
  • Beren semea zen Vincent Maguire, adina 17 urte, zigorra: 5 urteko espetxea
  • William Smyth, Anne Maguiren anaia, adina 37 urte, zigorra: 12 urteko espetxea
  • Patrick O'Neill, sendiaren laguna, adina 35 urte, zigorra: 12 urteko espetxea
  • Patrick "Giuseppe" Conlon, Anne Maguiren koinatua, adina 52 urte, zigorra: 12 urteko espetxea. Conlonek Belfastik bere semea zen Guilfordeko Lauen taldeko Gerry Conlon laguntzera joana zen.

Giuseppe Conlon, bere birikekin urte askoz arazoak izan zituen, 1980ko urtarrilen espetxean hil zen, bitartean beste seiak beren zigorrak oso-osorik bete eta aske utzi zituzten.

Guildfordeko Lauak aldatu

Guilfordeko Lauak edo Guildford Four taldea IRAren bonba erasoen arduradun zuzenak izatea leporatu zieten. Hauek izan ziren talde hau osatu zutenak:

  • Paul Michael Hill, gertaera hauen garaian 21 urteko adina zuen, Guilfordeko Leherketen eta Brian Shaw britainiar soldaduaren heriotzak leporatu zizkioten, ustez berari egindako galdeketan "aitortu" omen zituen.
  • Gerard "Gerry" Conlon, adina 21 urte, Guilfordeko Leherketen arduradun izatea leporatu zioten.
  • Patrick "Paddy" Armstrong, Woolwichen leherketa baten eta Guildfordeko bi leherketen arduradun izatea leporatu zioten.
  • Carole Richardson, adina 18 urte, Guildfordeko leherketen arduradun izatea leporatu zioten.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu