Gudea[1] (sumerieraz: 𒅗𒌣𒀀) Lagasheko agintaria (ensia) izan zen K.a. 2144-2124 bitartean.

Gudea

Ensi

Bizitza
JaiotzaK.a. XXII. mendea
HerrialdeaLagash
HeriotzaK.a. XXII. mendea ( urte)
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Sumerko zibilizazio berriko gune nagusi egin zen Lagash. Bertako agintariek, Akadiar Inperioan, sekula ez zioten beren buruari errege titulua eman, baizik eta ensi edo gobernari. Gudeak hamabost eta hogei urte bitartean gobernatu zuen Lagash. Tenpluak eta jauregiak eraiki zituen, eta bere erretratuen sail handia utzi digu. Arroka bolkanikoetan, diorita urdinean edo dolerita beltzean, zizelkaturiko 30 irudi baino gehiago daude. Beti, monje gisa jantzia agertzen da, kaunakesarekin, soinburuak estali gabe eta eskuak elkartuta dituela, otoitz egiteko moduan. Maiestate lasai eta grina erlijioso biziaren inpresioa eragiten dute. Haren garaian, bakearen onurez eta oparotasun paregabekoaz gozatu ahal izan zituen Lagashek.

Erreferentziak aldatu


Aurrekoa
Urbaba
Lagasheko ensia
K.a. 2144-K.a. 2124
Ondorengoa
Urningirsu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gudea