Groga ur azukreduna eta beste pattar bat nahasiz egindako edari alkoholdun bat da. Pattar hori eskuarki rona izaten da; halere koñaka eta kirscha ere erabili ohi dira. Maiz, limoia ere gehitzen zaio.

Grog
edari alkoholdun
Materialakrona

Historia aldatu

Grog edariak jatorria Edward Vernon ingeles almiranteari zor dio, honek "grogham" izeneko material batez eginiko janzki bat beti jantzirik zeramanez bere eskifaiak Old Grog (euskaraz: «Grog Zaharra») izenez deitu ohi zuten. 1740an Vernonek agindu bat jakinarazi zuen, honen bidez rona (ingelesez: rum) zaindarien begiradapean urez nahastu behar zen. Itsasgizonek eguneko bi grog errazioez dastatzeko aukera zuten. Zaporea hobetzeko asmoz edariari azukrea eta limoia gehitu zioten, ondoren almirantearen omenez "grog" izena ipini ziotelarik.

Britainiar Itsas Armadan ronaren kontsumoa murrizteko asmoz asko zerbitzatuko edaria izan zen, bai eta itsas guda beldurgarrietan sartu behar zuten gudariak kementzeko edari gisa ere. 1970eko uztailaren 31a arte Britainiar Itsas Armadako eguneroko errazioaren zati izan zen, egun hura Black tot day izenaz bataiatu zutelarik.

Urte askotan zehar britainiar itsasgizonen edari nagusia eta gustukoena izan zen. Gaur egungo edari honen bertsioek azukredun ur beroa, rona eta limoia nahasi ohi dituzte. Bero edo hotz edan liteke.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu