Grand Funk Railroad AEBetako rock estiloko musika talde bat da, oinarri bezala power trio deritzon modalitatea zuena, bere estiloa rock, funk eta blues estiloen fusioak adierazten duelarik. Talde honen jatorrizko partaideak oso ezagunak izan ziren 1970eko hamarkadan, 25 milioi disko baino gehiago salduz eta mundu osoko eskenategietan joz. RIAAk lau aldiz ere saritu zuen talde hau 1970ean, urte horretan halakorik lortu zuen talde estatubatuar bakarra izan zelarik. "Munduko rock and roll talderik indartsuena" bezala ere aipatuak izan ziren. Grand Funk Railroad taldeak "Amerikar taldea" ezizena erabiltzen zuen, arrakasta lortu zuen bere lehen kantua izan zen "We're an American Band"en izenburutik hartua.

Grand Funk Railroad
Datuak
JatorriaFlint (Michigan)
Musika motahard rock
Urteak1968
Produkzioa
Diskoetxea(k)Capitol Records
Don Brewer (en) Itzuli
Informazio gehigarria
grandfunkrailroad.com
IMDB: nm2074213 Facebook: 1393046374288775 Twitter: gfrailroad Youtube: UCXqDhA0ovs5DdhKPC20Z0Yg Souncloud: grandfunkrailroadofficial Spotify: 0qEcf3SFlpRcb3lK3f2GZI Last fm: Grand+Funk+Railroad Musicbrainz: 103241b0-6adf-4b4f-9cff-5c87459f61a4 Songkick: 412257 Discogs: 122458 Allmusic: mn0000659517 Deezer: 5234 Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Taldea 1968an sortu zuten Mark Farnerrek (abeslaria eta gitarra-jolea) eta Don Brewerrek (abeslaria eta bateria-jotzailea), Terry Knight and the Pack taldetik zetozenak, eta Mel Schacherrek (baxu elektrikoa), Question Mark and the Mysterians taldetik zetorrena Michigan estatuko Flint hirian. Terry Knight, taldeko hasierako kidea laster bihurtuko zen taldearen managerra eta Michiganen oso ezaguna zen trenbidea zen Grand Trunk Western Railroaden ondorioz izendatuko zuen. Erregistratua dagoen lehen errekonozimendua 1969ko Atlanta Pop Festival jaialdian izan zen. Taldea Capitol Recordsek kontratatu zuen, Cream bezala estereotipatua, baina bere musika estilo propioa garatuz. 1970ean beste edozein talde estatubatuarrek baino bilduma gehiago saldu zituzten eta kontzertuko atrakziorik handiena bihurtu ziren. Urte horretan bertan lortu zuten euren lehen urrezko diskoa "Grand Funk" izeneko bildumagatik ("Bilduma gorria" bezala ere ezaguna") eta "Closer to Home" (Etxetik Gertu) izeneko single arrakastatsu bategatik, izen bereko bildumakoa, estilo aldetik aurreko Terry Knight and the Packen oso antzekoa zena. Urte bete beranduago, ordura arte The Beatles britainiar taldearen esku zegoen etortze errekorra gainditu zuten, Shea Stadiumean, estadio horretako eserleku guztietarako sarrerak 71 ordutan salduz. Errekor hori gaur egun ere indarrean dago.

Irratian izan zuten estaldura txikia eta kritika ugariak gora-behera, taldeak hiru urtetan egin zituen lehen zortzi bildumak arrakastatsuak izan ziren. Knightek publizitate kanpaina bizi bat egin zuen "Closer to Home" bultzatzeko, ustez 100.000 dolar ordainduz New Yorkeko Times Squareko ospe zerrendetan denbora emateko. Bilduma hori multiplatino mailarekin ziurtatua izan zen kritikatutako arrakasta falta gora-behera. 1972an Grand Funkek Knight kaleratu zuen. Honek salaketa bat jarri zien kontratua ez betetzeagatik, emaitza bezala epaiketa luze bat izan zuelarik.

1972an Grand Funkek bere seigarren bilduma egin zuen, Phoenix izenekoa, eta laugarren kide bat gehitu zuen, Craig Frost (teklatuak), eta oraindik indarrean zuten epaiketaren ondorioz bere izena Grand Funkera laburtu zuten. Hau euren jatorrizko rock and roll estiloaren aldaketa batean isladatu zen, euren zaleturik garrantzitsuenek eskatzen zieten pop estilora bihurtuz. Pop estiloko bi single arrakastatsu "We're an American Band" eta "The Loco-Motion" izan ziren (Carole Kingek eta Gerry Goffinek idatzia eta Little Evaren aurreko arrakasta). Hauen ondoren pop estiloko bilduma bat atera zuten, All the Girls in the World Beware!, eta izena Grand Funk Railroad izatera pasa zen berriz. Taldearen ospea jaitsi egin zen. Good Singin', Good Playin' (1976) Frank Zapparen zuzendaritzapean amaitu ondoren taldea desegin egin zen. Farner bakarlari bezala hasi zen, Brewer, Shacher eta Frostek "Flint" taldea Billy Elworthy gehituz sortu zuten bitartean.

Grand Funk Railroad 1980an berbateratu zen Frosten presentziarik gabe eta Dennis Bellingerrek Shacher baxu-jotzaile bezala ordezkatuz, eta Warner Bros Recordsen filiala zen Full Moon diskoetxearentzat bi bilduma eginez. Bilduma hauek arrakastatsuak izan ziren arren taldea berriz desegin zen, Farner kristautasunera bihurtuko zen eta bakarlari bezala jarraitu zuen, musika kristauko abeslari bihurtuz, Brewerrek, Grand Funken lagun izan zuen Frostekin batera Bob Seger's Silver Bullet Band taldean sartu zen. 1996an Grand Funk Railroad (Shacher barne) beste behin batu zen 260.000 pertsonaren aurrean jotzeko 14 ekitalditan eta sarrera guztiak erabat agortuta zeudelarik, hiru hilabetez. 1997an taldeak beste hiru kontzertu emango zituen, sarrera guztiak agortuta zeudelarik, Bosnian Benefit Concertsen, eta Bosnia izeneko bi zuzeneko CD bilduma egin zituen, hauen salmentetako irabaziak ere arrazoi benefiko horietara joan zirelarik. Hiru urtez birak egiten aritu ondoren Farnerrek taldea utzi zuen bakarlari bezala jarraitzeko.

2000n Brewerrek eta Shacherrek Max Carl abeslari liderra kontratatzea erabaki zuten, "38 Special" taldetik zetorrena, baita Timothy Cashion teklatujolea ere eta Grand Funk Railroad izenarekin jarraitu zuten. Ordutik etengabe bidaiatuz Grand Funkek zaletu berriak lortu ditu eta jatorrizko taldearen zaletuak berreskuratu ditu.

Grand Funken azken taldeak urtean 30 kontzertu inguru ematen ditu, berriki audientzia errekorrak hautsiz Buffalon, New Yorken eta Orlandon, kontzertu horietan 20.000 zaletu baino gehiago bilduz. Taldea ustez material berria idazten ari da laster itzultzeko, non "Who Took Down the Stars" abestia egongo den, 2001eko irailaren 11ko atentatuetan oinarritutako balada bat, Carlek eta Kulickek idatzia.

Orotarik aldatu

  • Simpsondarrak marrazki bizidunetako telesailean Homer Simpson talde honen zalea da. Eskolako autobuseko gidaria den Otto Mann ere talde honen jarraitzailea da. Bill Oakley ekoizle exekutiboak ere talde honen zalea dela aitortu du.
  • Grand Theft Auto: San Andreas jokoan, hondoko musika bezala Grand Funken "Some Kind of Wonderful" singleko abestia erabiltzen da, Grand Funkek K-DST irrati katerako egina.
  • Hain handia izan da talde honek hard-stoner rockaren gainean izan duen eragina, Monster Magnet hard rock taldeak "Sin's a Good Man Brother" taldeari cover bat egin diola, azken talde honen Spine of God diskoan gehitu zena.
  • Sarri, Use Your Illusion bira mundialean, Guns N' Roses sarrera bat egin zuen Sweet Child O'Mine jo aurretik, sarrera hau Queen taldearen Sail away Sweet Sister abestiaren koroetan zetzana, Grand Funk Railroaden Bad Time abestiaren zatiekin jarraituta.

Kideak eta euren postuak aldatu

Egungoak aldatu

  • Don Brewer (Abeslaria eta bateriajolea)
  • Mel Shacher (baxu-jotzailea)
  • Max Carl (abeslaria)
  • Bruce Kulick (gitarrajolea)
  • Timothy Cashion (teklatujolea)

Aurreko beste kideak aldatu

  • Mark Farner (abeslaria eta gitarrajolea)
  • Craig Frost (teklatujolea)
  • Dennis Bellinger (baxu-jotzailea)
  • Howard Eddy Jr. (kidea biretan) (teklatujolea)

Diskografia aldatu

Estudioko bildumak aldatu

  1. On Time - (1969ko abuztua)
  2. Grand Funk (Bilduma Gorria) - (1969ko abendua)
  3. Closer to Home - (1970eko uztaila)
  4. Survival - (1971ko apirila)
  5. E Pluribus Funk - (1971ko azaroa)
  6. Phoenix - (1972ko iraila)
  7. We're an American Band - (1973ko uztaila)
  8. Shinin' On - (1974ko martxoa)
  9. All the Girls in the World Beware!!! - (1974ko abendua)
  10. Born To Die - (1976ko urtarrila)
  11. Good Singin', Good Playin' - (1976ko abuztua)
  12. Grand Funk Lives - (1981eko uztaila)
  13. What's Funk? - (1983ko urtarrila)
  14. Monumental Funk -(1974)

Zuzeneko bildumak aldatu

  1. Live Album - (1970eko azaroa)
  2. Caught in the Act - (1975eko abuztua)
  3. Bosnia - (1997ko urria)
  4. Thirty Years of Funk: 1969-1999 - (1999)
  5. Live: The 1971 Tour - (2002ko ekaina)

Errekopilaketak aldatu

  1. Grand Funk / Live Album - (1970)
  2. Mark, Don and Mel: 1969-71 - (1972)
  3. Grand Funk Hits - (1976)
  4. Hits - (1977)
  5. The Best of Grand Funk - (1990)
  6. Capitol Collectors Series - (1991)
  7. Heavy Hitters - (1992)
  8. Collectors - (1993)
  9. Thirty Years of Funk: 1969-1999 - (1999)
  10. Super Best - (1999)
  11. Rock Champions - (2001)
  12. Very Best Grand Funk Railroad Album Ever - (2001)
  13. Classic Masters - (2002)
  14. Trunk of Funk - (2001)
  15. Greatest Hits (CD/DVD) - (2006)

Kanpo estekak aldatu